Usted está aquí

ASPirrek aliantza indartzen du Pirinioetako lurrak defendatzeko

  • 27 Oct

Pirinioetako Lurren Aliantzaren Biltzarrak (ASPir) dei egin die erakunde, enpresa eta instituzioei Aliantzarekin harremanetan jar daitezen eta Pirinioetako eskualdean lurrari lotuak diren proiektuak parteka ditzaten, Pirinioetako lurraren defentsan lankidetza indartzeko (ASPIRen sartzea). Mezu hori izan da ASPirren 8. batzarraren indarguneetako bat. Batzarra Gasteizen egin zen 2025eko urriaren 22an, eta gaur egun erakundea osatzen duten 40 erakunde baino gehiagotako ordezkariek parte hartu zuten.

Urteko bilkura horretan, aliantzako kideek abian diren ekimen eta lankidetzak berrikusi dituzte, bereziki SOLPYR proiektuaren baitan egin ekintza plana, ASPirren etorkizuneko ibilbide orria definitzeko oinarri izanen dena. Alpeetako Aliantzarekiko lankidetza ere nabarmendu da, eta Lurraren Osasunari buruzko Europar Zuzentarauari buruzko azken berriak partekatu dira, batez ere haren ebaluazio-adierazleak eta mendialdeko lurraldeek izan ditzaketen inplikazioak.

Mugaz gaindiko topaketa

Biltzarra Pirinioetako Lurren II. Foroan sartu da, SOLPYR proiektu europarreko ekintzen artean, Pirinioetako lurren babesa eta kudeaketa iraunkorra sustatzea helburu duena. Mugaz gaindiko proiektu honek Pirinioetako eskualde ezberdinen arteko ezagutza, sentsibilizazioa eta lankidetza indartu nahi ditu, nazioarteko kudeaketa estrategia bateratuak bultzatuz.

Foroak ikerketa, basoen kudeaketa, nekazaritza, abeltzaintza eta administrazio publikoan diharduten adituak eta erakundeetako ordezkariak bildu ditu. Jardunaldi horietan, proiektuaren aurrerapenak landu dira, lurren gobernantzari eta kontserbazioari buruzko esperientziak partekatu dira, eta Pirinioetako Lurretarako Ekintza Plana landu da. Plan horrek mugaz gaindiko estrategia koordinatua definituko du, zazpi sorkuntza lantegiren emaitzetan oinarrituz.

Aldi berean, proiektuak aurrera egiten du kartografiaren eta lurraren diagnostikoaren metodologien harmonizazioan, eta Pirinioetako lurren sailkatze mapa komun baten lantzean, eremu kalteberak identifikatzeko eta mugaz gaindiko kontserbazio erabakiak bideratzeko. Horrez gain, herritarrak sentsibilizatzeko atal bat abian ezarria da, hezkuntza materialarekin eta informazio ibilbideekin, herritarrak (txangozaleak, abeltzainak, kudeatzaileak eta bisitariak) Pirinioetako iraunkortasunean lurzoruek duten garrantziaz sentsibilizatzeko.

SOLPYR proiektuak (EFA045/01) Europar Batasunaren laguntza du, Interreg VI-A Espainia-Frantzia-Andorra (POCTEFA 2021-2027) programaren bidez, mugaz gaindiko lankidetza ekimenak finantzatzen baititu ingurumenaren ikerketa, kudeaketa eta sentsibilizazio arloetan, eta, horrela, ikuspegi koordinatu eta eraginkorra bermatzen du Pirinioetako lurralde osoan

Accede al Geoportal

 

 

 

 

(En mantenimiento)

Criosfera Pirineos

OBSERVATORIO PIRENAICO DEL CAMBIO CLIMÁTICO

Avenida Nuestra Señora de la Victoria, 8
22.700 - Jaca
Huesca - España

+34 974 36 31 00
info_opcc@ctp.org

Contactar