Espainiako, Frantziako eta Andorrako 100 aditu baino gehiagok hartu zuten parte azaroaren 12an Zaragozan izan ziren Pirinioetako Lan Elkartearen (CTP) OPCC2 proiektuaren barruan antolatutako Pirinioetako arrisku naturalei eta klimaren aldaketari buruzko jardunaldietan. Jardunaldian, mendikatean klimaren aldaketarekin eta arrisku naturalekin erlazionatutako erronka handiak jorratu ziren. Jardunaldiak gaikako bi mintegi eta mahai-inguru bat izan zituen.
POCTEFA REPLIM, CANOPEE, PIRAGUA, CLIMPY eta FLORAPYR proiektuekin elkarlanean antolatu zen klimaren aldaketari buruzko mintegian, OPCC2ren txostena aurkeztu zen lehen aldiz: “Klimaren aldaketa Pirinioetan: eraginak, urrakortasunak eta egokitzapena. Pirinioetan klimaren aldaketara egokitzeko etorkizuneko estrategiarako ezagutza-oinarriak”.
Los diferentes coordinadores científicos del informe presentaron las ideas clave de los 13 capítulos. Se destacaron los impactos sectoriales observados y previstos más significativos, así como algunas recomendaciones para la adaptación.
Beste POCTEFA proiektu batzuekin (ALERT, SECURUS, HELINET, INTURPYR eta COOPEREM) elkarlanean antolaturiko arrisku naturalei eta babes zibilari buruzko mintegian, Pirinioetan arrisku naturalen prebentzioak aurrean dituen erronka nagusiak aurkeztu ziren. Saio horretako hitzaldietan, hondamendien kudeaketan babes zibilak duen funtsezko rola nabarmendu zen, baita alerta goiztiarreko sistemek horien prebentzioan duten garrantzia ere.
Bi mintegiek bat egin zuten jardunaldiei amaiera eman zien mahai-inguruan. Sei adituek, klimaren aldaketak Pirinioetako mendikatearen bi aldeetan arrisku naturalen prebentzioan eta kudeaketan izan ditzakeen ondorioak aztertu zituzten eztabaidan parte hartu zuten.
Izan ere, “Oso gertakari laburretan oso prezipitazio bortitzak ugaritzen hasi direla antzematen hasiak gara, baina gaur egungo datu-serieekin zailak dira antzemateko. Badirudi klimaren aldaketak mutur horiek areagotzeko printzipio fisikoak errazten dituela”, adierazi du Carmen Llasatek (Bartzelonako Unibertsitateko irakaslea, Kataluniako Garapen Iraunkorrerako Aholku Batzordeko (CADS) kidea), ”eskura dauden datuen serieak oraindik laburregiak diren arren”. Pedro Anitua Aldekoak (Eusko Jaurlaritza, Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako zuzendaria) dioenez, “Euskadin aurrekaririk gabeko muturreko fenomeno meteorologiko batzuk kateatzen ari dira. Hondamendi-arriskuak mugatzeko eta larrialdiei aurrea hartzeko, garrantzitsua da alerta-sistemen erreakzio-denborak ahalik eta gehien murriztea, gizartearen erreakzio-ahalmena handitzeko… “.
Miguel Ángel Clavero Forcén jaunak (Segurtasun eta Babes Zibileko zerbitzu burua, Justizia eta Barne Zuzendaritza Nagusia) berriro esan zuen oso garrantzitsua dela babes zibileko ekintzan sor daitezkeen abisuak eta alertak garaiz abiaraztea. Halaber, hau adierazi zuen: “Klimaren aldaketak baso-espezie jakin batzuen gainbehera eragiten du, eta horrek, Pirinioetako lurraldeko erabilera tradizionalak bertan behera uztearekin sinergian, indartze eta bultzatze ondorioak izan ditzake basoko suteetan”.
Bestetik, “Arriskuarekin bizitzen ikasi behar dugu. Horretarako, klimaren aldaketaren ondorioak arrisku hidrologikoen eta geologikoen kartografian sartu behar dira, baina erronka bat da, ziurgabetasunak direla-eta “, dio Xavier Planas Batllek (Àrea d'Urbanisme, Ministerid'Ordenament Territorial, Andorrako Gobernua). Nolanahi ere, “Klimaren aldaketak plubiometrian duen eragina edozein dela ere, eragina izango du arriskua dakarten gertaera hidrologiko eta geologiko askoren maiztasunean eta intentsitatean. Horregatik, garrantzitsuena aurrea hartzea eta aldaketei aurre egiteko prestatzea da. Prestakuntza hori egiteko, Pirinioetan izandako gertaera hidrogeologikoen ezagutza eta historia hobetu behar dira”.
Amaitzeko, Joseph Bonsonek (Service Départemental d 'Incendie et de secours des Pyrenees-Atlantiques) esan zuen gaur egun klimaren aldaketaren erronka, iraganean baino askoz ere bat-batekoagoak diren eta arriskua dakarten gertakariei aurrea hartzea eta azkarrago erreakzionatzeko gai izatea dela”.
Klimaren aldaketaren ondorioak direla eta naturak ezarritako erronkez gain, zaila da mugaz gaindiko lurralde menditsu bateko biztanleak goiz ohartaraztea. Ildo horretan, mugaz gaindiko lankidetzak arrisku naturalei aurrea hartzeko lan-esparru eraginkorra eskaintzen du, horiek prebenitzeko eta murrizteko, aldatzen ari den giroa kontuan hartuta.
Deskargatu hemen Arriskuei eta Babes Zibilari buruzko mintegiaren aurkezpenak
Deskargatu hemen klimaren aldaketari buruzko mintegiaren aurkezpenak
Avenida Nuestra Señora de la Victoria, 8
22.700 - Jaca
Huesca - Espainia
+34 974 36 31 00
info_opcc@ctp.org