Landaredia

Hemen zaude

Berotze globalak hazkundea aldatzen du eta aldaketak eragiten ditu landaredia-espezie askoren produktibitatean.

Klimaren parametroen aldaketek eta atmosferako CO2 kontzentrazioa handitzeak eragina dute fotosintesian, eta baita landaredia osoaren hazkuntzan eta garapenean ere.

Mendiko landareek muturreko baldintzei ematen dieten erantzunak egoera kritikoetara eraman ditzakete, baldin eta klimaren aldaketaren ondorioz baldintza horiek areagotzen badira eta, gainera, espezie berri lehiakorragoak iristen badira.
Paradoxa dirudien arren, klimaren aldaketak eragindako elur estaldura txikiagoak neguan zehar eragin isolatzailea murrizten du, gailurretako landaredia muturreko tenperaturen menpe jarriz. 

 

Klimaren aldaketak eragina du goi mendiko landare askoren bizi-zikloan.

Klimaren aldaketa eragina ari da izaten landareen bizitzaren hainbat etapatan, udaberriko lehen agerraldien aurrerapenean edo hazkunde aldiaren iraupen luzeagoan, besteak beste.

 

Klimaren aldaketaren eta giza jardueraren ekintza konbinatua gai da goi-mendiko landarediaren banaketa, lore-osaketa eta aniztasuna aldatzeko.

Beste mendi batzuetan egindako ikerketen arabera, klimaren aldaketaren efektu konbinatua eta gizakiaren ekintza aldaketak eragiten ari dira zenbait espezieren banaketan, mendiko komunitateen berezko osaera aldatuz, haien aniztasuna gutxituz eta termofilizazio prozesuaren bizkortzea erraztuz.

Bero-beharra duten espezieen kopurua handitzeko joera orokorra hauteman da, baldintza hotzagoak behar dituzten espezieen (termofilizazioa izeneko fenomenoa) kopuruaren kaltetan.

Espezie espezialistak bizi diren eta hotzera egokitutako gune garaienetan, banaketarekin erlazionatutako aldaketek tokiko iraungipena ekar lezakete, garatzeko baldintza egokiak pixkanaka desagertzearen ondorioz.

 

Faktore klimatikoen eta antropikoen baturak aldaketak eragin ditzake Pirinioetako landaredian, ondasun eta zerbitzu garrantzitsuak emateko duen gaitasuna arriskuan jartzeraino.

Landarediaren osaketa, bizi-zikloa eta banaketa aldatzeak, lurzoruaren erabilera-aldaketekin eta giza jatorriko beste estres-faktore batzuekin batera, funtsezko ekosistema-zerbitzuak arriskuan jar ditzaketen aldaketak eragin ditzake ekosistemetan, espezie eta ekosistema sentsibleetan, jarraikortasun ekologikoari eusteko orduan, mendiko landaredia tipikoaren balio hezitzaileetan eta zientifikoetan eta lurraldearen erakargarritasun turistikoan, besteak beste.

 

Aholkuak:

  • Kudeaketa-helburuak klimaren erronka berriak kontuan hartuta berriro pentsatzea, baina agertokiei (prezipitazioa, bereziki) buruzko ziurtasunik ezaren zailtasunarekin, ikuspegi pan-pirenaiko batetik.
  • Bioaniztasunak klimaren aldaketara eta aldaketa globalera (ekosistemak zatikatzea, espezieak sartzea, kutsadura genetikoa…) egokitzeko duen gaitasuna mugatu dezaketen giza jatorriko presioak tokiko eskalan murriztea.
  • Pirinioetako gune babestuen funtzioak eta haien arteko jarraikortasuna ezagutzea eta hobetzea.
  • “Babesleku” gisa identifikaturik dauden eremuak babestea, arreta berezia jarriz espezie arraroen edo arriskuan dauden espezieen populazioak hedatzen diren guneetan, eta baita klimaren aldaketaren eragin txikiena izango duten guneetan ere.
  • Monitorizaziorako dauden gailuak indartzea (epe luzerako finantzaketa) eta beste berri batzuk abiaraztea (aniztasun genetikoaren bilakaera).

 

Geoatarira sartu

 

 

 

 

Sartu

KLIMAREN ALDAKETAREN PIRINIOETAKO BEHATOKIA

Avenida Nuestra Señora de la Victoria, 8
22.700 - Jaca
Huesca - Espainia

+34 974 36 31 00
info_opcc@ctp.org

Harremanetan jarri