OPCCren aurkezpena

Hemen zaude

Nazioarteko komunitate zientifikoak mendi eremuek klimaren aldaketaren eraginen aurrean duten urrakortasun eta sentsibilitate berezia azpimarratu du. OPCC, Pirinioetako Lan Elkartearen (PLE) klimaren aldaketaren arloko lurralde-lankidetzarako mugaz gaindiko ekimena da, 2010ean Midi-Pyrenees buru zela abian jarritakoa. PLEko eta, beraz, OPCCko, kideak Andorrako Printzerria eta Nouvelle-Aquitaine, Aragoi, Katalunia, Euskadi, Nafarroa eta Okzitaniako gobernuak dira.

Logo CTP

 

Klimaren Aldaketaren Pirinioetako Behatokiaren (OPCC) helburua Pirinioetan klimaren aldaketaren fenomenoaren jarraipena egitea eta fenomeno hori ulertzea da, lurraldeari haren eraginetara egokitzen laguntzeko. Bere ikuspegia mendiko ekosistemetan klimaren aldaketara egokitzearen gaineko ezagutzari buruzko erreferentziazko plataforma izatea da.

Bere funtzionamendua Batzorde Tekniko baten, Koordinazio Batzorde baten eta Aholku Batzorde baten inguruan egituratzen da.

PLEko 7 lurraldeetako erreferenteek osatzen dute batzorde teknikoa, eta bere funtzioa lehentasunak orientatzea eta finkatzea da.

Koordinazio-batzordea proiektuko bazkideek osatzen dute, eta koordinazioaz eta proiektuko alderdi operatiboaz arduratzen da.

Aholku batzordea zientzialariek eta mendigunean garrantzia duten sektore sozioekonomikoetako ordezkariek osatzen dute. Batzordearen eginkizuna zorroztasun zientifikoa bermatzea eta OPCCren lanari orientabide estrategikoak ematea da.

Gobernanza OPCC

 

Geoatarira sartu

 

 

 

 

Sartu

KLIMAREN ALDAKETAREN PIRINIOETAKO BEHATOKIA

Avenida Nuestra Señora de la Victoria, 8
22.700 - Jaca
Huesca - Espainia

+34 974 36 31 00
info_opcc@ctp.org

Harremanetan jarri