FLORAPYR

Hemen zaude

FLORAPYR
Finantzaketa-mekanismoa: 
POCTEFA Interreg %65, eta Frantziako Estatuaren kofinantzaketa, Okzitania lurraldea.
Hasiera data: 
2016/07
Taldeburua: 
CBN des Pyrénées et de Midi-Pyrénées
Koordinatzailearen izena: 
Gérard Largier
Harremanetarako pertsona: 
Gérard Largier

1. Proiektuaren erronkak

FLORAPYR programa 2011-2014 urteetako Klimaren Aldaketarako Pirinioetako Behatokiaren bioaniztasunaren atalaren (OPCC – EFA235/11) lankidetzen, baliabide partekatuen eta emaitzen jarraipena, kapitalizazioa eta indartzea da.

Pirinioetako landaretzaren Atlaseko baliabide partekatuak eta Pirinioetako elurzuloen jarraipena egiteko gailua oinarri hartuta, FLORAPYR programak ekintza koherente berriak gauzatzen ditu, Pirinioetan zehar Pirinioetako landare-ondarearen ezagutzaren eragileekin, eta zeharka OPCCko kide diren erakundeekin, mugaz gaindiko lankidetza indartzeko.

Pirinioetako mendigunea Ozeano Atlantikoaren eta Mediterraneoaren artean dago, eta mendialdean dauden klimarekin erlazionatutako erronka nagusien adierazgarri berezia da. Pirinioetako lurraldean urrakortasun-maila handia dago klimaren aldaketaren ondorioei dagokienez. Klimaren bilakaerak Pirinioetako landaretzari eragin diezaioke, eta aparteko ondare horren mantentzean (espezieak, komunitateak, paisaiak eta bizi-baldintzak) eta ordezkatzen dituen baliabideen balioan ondorioak sortu.

FLORAPYR programak aukera emango du, alde batetik, landaretzari buruzko ezagutzak mantentzeko, garatzeko eta zabaltzeko, ezinbestekoak diren klimaren aldaketaren eraginak aztertzeko, eta, bestetik, modu aktiboan lagunduko du aldaketen adierazleak garatzen, tokian bertan jarraipena egiteko hainbat gailuri esker.

 

2. Proiektuaren helburuak  

Pirinioetako landaretzaren atlasak landartzeari buruzko ezagutza-oinarri eguneratua izateko aukera ematen du, eta eragile guztiek erabil dezakete haren balioak ezagutzeko eta haren kontserbazioari dagokionez jarduteko eta jarraipena egiteko lehentasunak definitzeko. Beste talde biologiko batzuetara (briofitoak) zabaltzea eta landare-komunitateak katalogatzea oinarri sendoa izango da Pirinioetako landare-aniztasuna ebaluatzeko eta kudeatzeko. Proiektuaren helburuetan Atlasaren funtzionaltasuna hobetu nahi da, eremu sozialetarako (ikertzaileak, pedagogoak, hezitzaileak, natura-ingurunearen kudeatzaileak eta, oro har, jende guztia) sarbidea eta erabilera errazteko. Horri dagokionez, bilaketa-aukera berriak (lurraldeen, espezie-taldeen, garaien eta abarren araberakoak) gehituko dira eta informazio-geruzak bistaratuko dira, eta horiek OPCCren web-atarian kontsultatu ahal izango dira.

Bestalde, 2011z geroztik martxan dagoen elur-zulo komunitateen jarraipena egiteko gailua handitu eta hobetu egingo da datuak hartzerakoan, lortutako informazioa optimizatzeko eta haren egokitasuna areagotzeko. Berotzearen efektuak simulatzeko gailuak (OTCak) gehitu nahi dira, eta elur-zuloen tele-hautemate bidezko jarraipena egin; ikuspegi original eta berritzailea da, eta sateliteko teknologia berrienak baliatuko ditu. Gloria programan parte hartzeak areagotu egingo du gailu horrek Pirinioetan duen interesa, eta OPCCren nazioarteko ikusgaitasunean lagunduko du.

Proiektuak, gainera, helburu berriak proposatzen ditu:

- Pirinioetako landaretzaren zerrenda gorria egitea, Europako eremuan eredugarria izango dena, muga politikoek edo administratiboek mugatzen ez duten lurralde biogeografikoa eta mugakidea aurreikusten baitu, hau da, desagertzeko arriskua ebaluatzeko edo kontserbazio-politikak sustatzeko egokiagoa dena, mendikate osoan espezieek dituzten populazio-ezaugarriekin eta banaketa-eremuekin bat etorriz.

- Datuak biltzeko orduan jende asko inplikatzeak, klimaren aldaketek Pirinioetako biztanleek mendiko landaretzan, haren fenomenoetan eta balioetan dituzten ondorioaj ezagutarazten eta sentsibilizatzen lagunduko du.

 

3. Metodologia

Helburu horiek hiru ekintza nagusiren bidez lortuko dira:

Pirinioetako landaretzaren egoerari buruzko ezagutzak osatzea, sintetizatzea eta eskuratzea erraztea, klimaren bilakaerarekin erlazionatzeko;

Landare-aniztasuna kontserbatzeko arazo nagusiak mugatzea, kontserbaziorako lehentasunezko espezieak eta komunitateak hautatzea eta Pirinioetako lurralde osorako kontserbazio-politika komunak bideratzea;

Pirinioetako landaretzaren jarraipena klimaren ikuspegitik egiteko adierazleak ekoiztea eta osatzea.

Programa esku-hartzeko lurraldean espezializatutako erakundeek lortutako esperientzian eta emaitzetan oinarritzen da. Erakunde horien xedeak aukera emango die egiturei eusteko eta epe luzeagoan proiektu honekin lotutako datuen kudeaketarekin eta jarraipen-protokoloekin jarraitzeko.

Era berean, kudeatzaileek eta jende gehienak Pirinioak bezalako lurralde paregabe bati buruzko informazio egokia eta antolatua eskuratzeko dituzten itxaropenei eta beharrei erantzuten die, eta horrek epe luzera iraupena ziurtatzen laguntzen du. Elur-zulo komunitateen jarraipena egiteko lurzati iraunkorrak, lokalizatuak eta zehatz deskribatutakoak, horrela, etorkizuneko konparazio diakronikoetarako erreferentzia preskribaezinak dira.

 

4. Emaitzak

FLORAPYR programatik lortzea espero diren emaitza nagusiak esperientzia trukatzea eta landaretzaren eta landarediaren ezagutzaren eragileen arteko koordinazioa izan dira, Pirinio mailan emaitza erabilgarriak eta egokiak lortzeko. FLORAPYR proiektuari esker, Pirinioetako landaretzari buruzko ezagutza-oinarriak mantendu eta osatu dira, flora baskularraren egungo egoera ebaluatu da eta adierazleak ekoizteko monitorizazio-sistemak garatu dira.

Landaretzari buruzko datuetarako eta Pirinioetako flora-ondareari buruzko datu sintetikoetarako sarbidea:

Proiektuari esker, atlasak 6.200 landare baino gehiagoren, baskularrak (5.068) eta briofitak (1.182), 2,3 milioi datu baino gehiago biltzen ditu orain, eguneratzea erraztuko duen lineako interfaze berrituan. Atlasak fitxa bat du espainieraz eta frantsesez, espezie bakoitzaren informazio orokorra eta ekologikoa ematen duena, banaketa mapaz gain. Sintesi geruzak OPCCren geoatarian ere kontsultatu daitezke (10 x10 kilometroko lauki tamaina landaretza osorako eta beste adierazle batzuetarako).

 

Pirinioetako endemikoa den Androsace ciliadaren (Androsace ciliata DC.) banaketa mapa.

Atlasa linean kontsultatu

Altitudeko landarediaren katalogoan 170 landaredi-mota baino gehiago daude, eta horietako bakoitzerako azalpen-fitxa bat eta mapa bat sortu dira. Katalogo hori oinarri izango da datu zehatzagoak integratzeko eta kontserbaziorako funtsezkoak diren gaiei buruz ohartarazteko. Katalogoa linean kontsulta daiteke Pirinioetako landaretzaren Atlasean.

Mehatxuak eta arazoak ebaluatzeko tresnak sortzea Pirinioetako mendikatean eta bertako lurraldeetan

Zerrenda gorri hori espezieak desagertzeko arriskua ebaluatzeko erabiltzen da. Pirinioetako mendikate osoaren eskalako zerrenda egin ahal izan da, Natura Kontserbatzeko Nazioarteko Batasunaren (UICN) metodologia erabiliz. 4.000 landare baino gehiagoren egoera aztertu zuten proiektuko eta kanpoko adituek, Pirinioetako landaretzaren %2 baino zertxobait gehiago mehatxupean dagoela zehazteko. Espezie horiek klimaren aldakortasunaren aurrean duten urrakortasuna tenperaturen bilakaeraren eta prezipitazioen araberakoa da.

 

Deskargatu zerrenda gorria (FR)

 

Argazkia: Chouardeko Dioskorea (Borderea chouardii Gaussen), galtzeko arrisku larrian dagoen landarea (CR) © M. Bernal

Klimari buruzko jarraipen-adierazleak

2011tik, gailu horri esker, habitat berezi eta bereziki sentikor horien jarraipena egin ahal izan da klimaren ikuspegitik. 7 bazkideren parte-hartzeari esker, 14 guneren jarraipena egitea posible izan da. 14 guneen inbentarioa hobetu da, eta bertan urtero egiten dira behaketak. Gainera, "Open top chamber" motako 4 gailu zabaldu dira, ekosistema sentsible horietan tenperaturak igotzearen eragina simulatzeko.

 

Argazkia: Open top chamber gailua Andorran, © B. Komac / IEA-CENMA.

Goi-mendiko landaretza zaintzeko nazioarteko GLORIA gailuak (Global Observation Research Initiative In Alpine Environments) mundu osoko 100 mendigune hartzen ditu gaur egun. Aragoin dauden bi kokalekuez gain, Frantziako Pirinioetan beste bi herri sortu eta finkatu dira, Fédération des réserves naturelles catalanes eta Parc national des Pyrénées erakundearen laguntzarekin.

 

Argazkia: GLORIA kokaleku berria Pirinio zentraletan © A. Reteau / CBNPMP.

Phénoclim programa zientifiko eta hezitzailea da, eta klimaren aldaketak mendiko landaredian duen eragina neurtzera gonbidatzen du jendea, 13 espezieren garapen fenologikoari (bizi-zikloa) buruzko behaketa parte-hartzaileen bitartez. Mendilerro osoan hedatu da, CREA Mont-Blanc eta Pirinio biziak hezkuntzako mugaz gaindiko sarearen animazio dinamikoaren laguntzarekin, LPOk bultzaturik. Gaur egun, ekimen honi esker 42 behaketa gune jarraitzen ari dira.

 

Sartu Phénoclim Pyrénées orrira OPCCren webgunean

Espezieen banaketa: espezie sentsibleen multzoen banaketaren bilakaera, OPCC2ren geo-atarian garatzen ari diren geruzak.

Landaretza mehatxatua: arriskuan edo ia mehatxatuta dauden espezieen ehunekoa eta kopurua Pirinioetan, eta geruzak OPCC2ko geo-atarian.

Elurtegien jarraipena: habitaten landretza-osaeraren bilakaera; Salix herbacearen eta espezie espezifikoen fenologiaren bilakaera; jarraipena egiten den lekuetako tenperaturen bilakaera; elur-estalkiaren iraupenaren bilakaera.

Fenologia: udaberriko eta udazkeneko indize fenologikoak (Pirinioetako Phénoclim).

Jendeak arazoak eta balioak jakinaraztea eta bereganatzea, herritarren zientziari dagokionez, batez ere

Helburu hori, bereziki, jarraipen parte-hartzailearen eta komunikazio-ekintzetan parte hartzearen bidez lortu da.

 

Ondorioak 

Aldaketa globalaren elementuen arteko elkarrekintzaren konplexutasunak zaildu egiten du klimaren aldaketak Pirinioetako landaretan dituen zuzeneko ondorioen ebaluazioa. Datu-multzoak eta behaketa-serieak behar dira, behar besteko luzeak, klimari buruzko datuekin erkatu ahal izateko, altueran dauden gailuetarako batez ere. FLORAPYR proiektuaren lanari esker, aurretiazko datuak lortu ahal izan dira, baina, batez ere, funtsezko oinarria da epe ertain eta luzera klimaren aldaketaren fenomenoaren eta fenomeno globalaren jarraipena eta analisia egiteko. Bazkideek jarraitu nahi dutena dinamika indartsua dago martxan.

 

5. Proiektuaren bazkideak  

Bazkidea Logotipo korporatiboa Eskualdea/autonomia erkidegoa
Conservatoire botanique national des Pyrénées et de Midi-Pyrénées (CBNPMP)

Okzitania / Akitania Berria
Conservatoire botanique national méditerranéen de Porquerolles (CBNMed)

Okzitania
Instituto Botánico de Barcelona (IBB-CSIC)

Katalunia

 

Instituto Pirenaico de Ecología (IPE-CSIC)

Beste bat

 

Aranzadi Zientzia Elkartea

Gipuzkoa
Bazzania S.C.,  Investigación y Gestión en Biodiversidad

Araba

 

Universitat de Barcelona (UB)

Katalunia

 

Bazkide elkartuak Logotipo korporatiboa Eskualdea/autonomia erkidegoa
Institut d’Estudis Andorrans (IEA-CENMA)

Andorra
Pirinioetako Lan Elkartea

Aragoi
Erakunde elkartuak    

Consorci del Museu de Ciències Naturals de Barcelona

Katalunia
Ligue pour la protection des oiseaux

Beste batzuk
Office national des Forêts

Beste batzuk
Nature en Occitanie ex Nature Midi-Pyrénées

Okzitania

 

Eskualde Garapeneko Europako Funtsak (FEDER) %65ean finantzatu du proiektua, Interreg V-A Espainia-Frantzia-Andorra programaren (POCTEFA 2014-2020) bidez. POCTEFAren helburua Espainia-Frantzia-Andorra mugaldeko integrazio ekonomiko eta soziala indartzea da. Mugaz gaindiko ekonomia, gizarte eta ingurumen jarduerak garatzen laguntzen du, lurralde-garapen iraunkorraren aldeko estrategia bateratuen bidez.

actualitzación 20/10/2019

 

 

 

Geoatarira sartu

 

 

 

 

Sartu

KLIMAREN ALDAKETAREN PIRINIOETAKO BEHATOKIA

Avenida Nuestra Señora de la Victoria, 8
22.700 - Jaca
Huesca - Espainia

+34 974 36 31 00
info_opcc@ctp.org

Harremanetan jarri