OPCC2

Hemen zaude

Finantzaketa-mekanismoa: 
POCTEFA Interreg %65, eta CTPren eta Biodiversidad Fundazioaren baterako finantzaketa
Hasiera data: 
2016/06
Taldeburua: 
CTP (Pirinioetako Lan Elkartearen Partzuergoa)
Koordinatzailearen izena: 
Idoia Arauzo
Harremanetarako pertsona: 
Idoia Arauzo
Mezua bidali: 

Helburuak

OPCC-2ren helburu orokorra Pirinioetako klimaren bilakaera aztertzea eta ulertzea da, natura eta giza sistemek klimaren aldaketaren eraginekiko duten urrakortasuna murrizteko eta klimaren aldaketaren ondorio negatiboetara egokitzen laguntzeko, ezagutza transferituz. Helburu orokor hori lortzeko, OPCC-2k hiru helburu estrategiko edo espezifiko zehaztu ditu.

1. helburu estrategikoa

Klimaren aldaketak Pirinioetan dituen eragin nagusiei buruzko ezagutza zientifikoaren oinarriak identifikatzea, aztertzea eta erraztea, eta baita sistema natural eta sozioekonomiko nagusiek eragin horiekiko duten urrakortasunari buruzkoak ere

2. helburu estrategikoa

Klimaren aldaketara egokitzeko erabakiak hartzea errazten duten tresnak eta metodologiak garatzea, eta erreferentziazko ikerketen emaitzak lurraldeko loturako eragile sozioekonomikoei zabaltzea

3. helburu estrategikoa

Europan eta nazioartean ikusgaitasuna ematea Pirinioetako mendiguneari, klimaren aldaketa behatzeari eta horretara egokitzeari dagokionez, nazioz gaindiko lankidetza-testuinguruan

 

Proiektuko ekintzak

Ikuspegi operatiboagotik, eta helburu estrategiko bakoitza lortzeko, 5 ekintza proposatu dira guztira, eta ekintza horiek, aldi berean, jarduera espezifiko desberdinez osatuta daude.

OPCC proiektuan jasotako jarduera eta ekintza guztien koordinazio, sustapen eta dinamizazio egokia ziurtatzean datza ekintza hau, erlazionatutako proiektuekiko elkarreraginak barne.
Ekintza hori aurrera eramateko, OPCC2 kapitalizatutako ezagutzak eta emaitzak jakinarazteko eta transferitzeko estrategia batean oinarritzen da. Horretarako, jarduera hauek aurreikusi dira:
 
  • Online informaziorako atari berri bat, geo-atari bat eta herritarren zientziari buruzko atal bat izango dituena. Atari horrek eraginei, urrakortasunei eta klimaren aldaketara egokitzeari buruzko informazio garrantzitsua eta eskuragarria bilduko du.
  • Mendi-eremuetako klimaren aldaketari buruzko nazioarteko 2 solasaldi (horietako bat proiektuaren hasieran eta bestea amaieran).
  • Lurraldeko lotura-eragileei zuzendutako eskualdeko 6 tailer sektorial parte-hartzaile.
  • Pirinioetako mendiguneko ekitaldietan eta foroetan parte hartzea.
  • Klimaren aldaketari buruzko Pirinioetako eta nazioarteko sareetan parte hartzea.
Egokitzapen-politikak bideratzeko funtsezko ezagutza zientifikoen jarraipena, bateratze-lana eta balioespena egitean datza.
Hauek dira OPCC 2ren testuinguruan landutako gai-multzoak:
 
  • Klima
  • Ziklo hidrologikoa
  • Basoak
  • Goi-mendiko ekosistema sentsibleak
  • Bioaniztasuna
  • Arrisku naturalak
  • Turismoa
  • Biztanleria eta osasuna
  • Nekazaritza-artzaintza
  • Energia
Ekintza horrek produktu hauek sortuko ditu:
 
  • Egokitze Ekimenen Jardunbide Egokien Katalogo bat Pirinioetan eta beste mendi-eremu batzuetan
  • Metodologia eta partaidetza esparrua lurraldeko lotura-eragileekin
Ekintza horren bidez, klimaren aldaketari buruzko ekimenak eta ekintzak bultzatzen lagunduko duten tresna eta informazio berritzaileak jarriko dira interesa duten eragileen eskura. Tresna horiek hauek dira:
 
  • Pirinioetako klimaren aldaketaren egoerari buruzko "Klimaren aldaketa Pirinioetan" txostena.
  • Pirinioetako eremuari dagokionez, klimaren aldaketara egokitzeko Eskualdeko Planak eta Politikak ikuspegi sinoptikotik aztertzea eta bateratzea.
  • Lurraldearen loturako eragileekin lankidetzan aritzeko formulak aztertzea.
  • "Pirinioetan klimaren aldaketara egokitzeari" buruzko amaierako txostena, proiektuaren azken emaitzekin eta lotutako beste proiektu batzuen emaitzen kapitalizazioarekin.

Aurrekontua

Aurrekontua, guztira: 1.173.919,5 €
FEDER: 763.047,6 €

Iraupena

Hasiera: 2016ko ekaina
Amaiera: 2019ko ekaina

 

Eskualde Garapeneko Europako Funtsak (FEDER) %65ean finantzatu du proiektua, Interreg V-A Espainia-Frantzia-Andorra programaren (POCTEFA 2014-2020) bidez. POCTEFAren helburua Espainia-Frantzia-Andorra mugaldeko integrazio ekonomiko eta soziala indartzea da. Mugaz gaindiko ekonomia, gizarte eta ingurumen jarduerak garatzen laguntzen du, lurralde-garapen iraunkorraren aldeko estrategia bateratuen bidez.

Geoatarira sartu

 

 

 

 

Sartu

Batzorde teknikoa eta Batzorde betearazlea

Govern d'Andorra Région Nouvelle-Aquitaine Gobierno de Aragón Generalitat de Catalunya Eusko Jaurlaritza | Gobierno Vasco Occitanie Nafarroako Gobernua | Gobierno de Navarra


Zuzendaritza batzordea eta OPCC2ko bazkideak

FORESPIR CTP Universidad Zaragoza IPE - CSIC Conservatorie Botanique National EEAD - CSIC brgm


OPCC2 proiektuaren kofinantzatzaileak

Occitanie alima'agri POCTEFA Fundación Biodiversidad PIMA adapta

KLIMAREN ALDAKETAREN PIRINIOETAKO BEHATOKIA

Avenida Nuestra Señora de la Victoria, 8
22.700 - Jaca
Huesca - Espainia

+34 974 36 31 00
info_opcc@ctp.org

Harremanetan jarri