NAVARREFA: Pirinioetako mugaz gaindiko lankidetzaren aukerak identifikatu eta trukatzeko foroa

Hemen zaude

NAVARREFA: Pirinioetako mugaz gaindiko lankidetzaren aukerak identifikatu eta trukatzeko foroa

  • 26 Nov

POCTEFA Navarrefa 'Mugaz haraindiko lankidetzaren aukerak' izeneko ekitaldia 2021eko urriaren 28an eta 29an ospatu zen Nafarroako Kongresu Jauregia-Auditorioan, Baluarten. Jardunaldi honek Foru Erkidegoan 2014 eta 2020 denboraldian garatu diren 70 Interreg POCTEFA proiektuetako ordezkariak bildu zituen, hauetan lortutako lorpenak ikusarazi eta jakinarazteko. Era berean, Interreg POCTEFAn islatutako helburu estrategikoak lortzeko egindako lana tokiko pertsonekin, agintariekin eta kolektiboekin lotzen saiatu zen.

Kanpo Harremanetarako Zuzendaritza Nagusiko Navarrefa foroaren ekimena da ekitaldia, POCTEFAko (INTERREG V-A Espainia-Frantzia-Andorra Lurralde Lankidetzarako Programa Operatiboa) eragileen arteko harremanak estutzeko helburua duena Nafarroan.

Ana Ollok, Herritarrekiko Harremanetarako kontseilariak eta Jean Louis Valls-ek, Pirinioetako Lan Elkarteko zuzendariak aurkeztu zuten ekitaldia. Lehen jardunaldi horretan, Europako Batzordeko eta Espainiako Gobernuko agintariek ere parte hartu zuten, POCTEFA 2021-2027 programa operatiboaren gakoak azaltzeko. Zehazki, Batzordearen aldetik, Slawomir Tokarski Eskualde eta Hiri Politikako zuzendari nagusiak parte hartu zuen, eta Espainiako Gobernuaren izenean, Carmen Hernández, Ogasun eta Funtzio Publikoko Ministerioko  Lurralde Lankidetzako europar zuzendariorde nagusiak (POCTEFA Espainiako Agintaritza Nazionala)

Jardunaldian, gainera, aldi horretako proiektu guztiei buruzko informazio zehatza eman zen Baluarteko erakusketa baten bidez, OPCC-ADAPYR proiektuaren presentziarekin. OPCC-ADAPYR proiektuaren stand-aren karteldegiak abenduan aurkeztuko den Pirinioetako Klima-aldaketaren Estrategia (PKAE) aurreratu zuen. Estrategia, parte-hartze prozesu luze baten emaitza da, eta Pirinioetako mendigunean klima-aldaketara egokitzeko mugaz haraindiko ekintza lantzen du. Bertaratutakoek aukera izan zuten PKAEren zirriborroa irakurtzeko eta iruzkinak edo ekarpenak egiteko, Klima Aldaketaren Pirinioetako Behatokiak (OPCC) kontsulta publikoa egiteko prestatu duen formularioaren bidez.
 

Hilaren 29ko jardunaldian 2014-2020 aldiko 70 proiektuak aurkeztu ziren. Gune horretan OPCC-ADAPYR proiektuaren lehen emaitzak zabaldu ziren, hurrengo urteetan erronka nagusi bat lortzeko garatutako tresnen erabilgarritasuna eta garrantzia azpimarratuz: Pirinioetako mendiguneko lurraldeetan martxan jartzea eta aplikatzea.

 

KLIMAREN ALDAKETAREN PIRINIOETAKO BEHATOKIA

Avenida Nuestra Señora de la Victoria, 8
22.700 - Jaca
Huesca - Espainia

+34 974 36 31 00
info_opcc@ctp.org

Harremanetan jarri