OPCCk mendiko eremuetako klimaren aldaketara egokitzeari buruzko High Level Event izenekoan hartzen du parte Bonn-eko COP23ean.

Hemen zaude

OPCCk mendiko eremuetako klimaren aldaketara egokitzeari buruzko High Level Event izenekoan hartzen du parte Bonn-eko COP23ean.

  • 24 Jan

Joan den azaroaren 14an, OPCCek, Aitor Zulueta Telleria Eusko Jaurlaritzako Natura Ondare eta Klimaren Aldaketa zuzendariak ordezkaturik, Europako mendialdeetan egokitzeari buruzko High Level Event delakoan parte hartu zuen, Klimaren Aldaketari buruzko Nazio Batuen Esparru Konbentzioko (COP23) Aldeen Konferentziaren esparruan, Bonnen. Goi mailako ekitaldi paralelo horren helburua, “Mendiak mugimenduan: klimaren aldeko ekintzak Alpeetan, Karpatoetan, Pirinioetan eta Apeninoetan” izenekoa, Europako mendigune nagusiak jasaten ari diren klimaren aldaketara egokitzeko ekintzak eta politikak ezagutaraztea izan zen.

Mahai-inguruan sortu zen eztabaidan, parte hartu zuten mugaz gaindiko gobernuetako eta erakundeetako ordezkariak bat etorri ziren mendi eremuek klimaren aldaketaren eraginekiko duten urrakortasun berezia azpimarratzeko orduan.

Halaber, eskualdeetako gobernuek eta estatuz kanpoko erakundeek mendi-eremuetan klimaren aldaketaren aurkako borrokan eginkizun garrantzitsua betetzen dutela, eta mugaz gaindiko lankidetzak funtsezko zeregina duela datu-baseei, egokitzapenerako ekimenei eta jardunbide onei buruzko funtsezko informazioa trukatzeko eta kapitalizatzeko orduan azpimarratu zuten.

Ekitaldian EBko ordezkariek, Italiako Ingurumen Ministeriokoek, Austriako Gobernukoek, Alpeetako Konbentziokoek eta Karpatoetako Konbentzioko ordezkariek hartu zuten parte, eta baita Klimaren Aldaketaren Kataluniako Bulegoko (OCCC) eta Klima eta Energia Jasangarriaren aldeko Alkateen Itunaren ekimeneko ordezkariek ere.

Pirinioetako Lan Elkartearen harreman onari esker, Klimaren Aldaketarako Pirinioen Behatokiaren bidez, Alpina Konbentzioarekin eta Karpatoetako Konbentzioarekin Pirinioek nazioarteko esparruan klimaren aldaketaren arloan egindako lana agerian geratu da beste behin ere.

KLIMAREN ALDAKETAREN PIRINIOETAKO BEHATOKIA

Avenida Nuestra Señora de la Victoria, 8
22.700 - Jaca
Huesca - Espainia

+34 974 36 31 00
info_opcc@ctp.org

Harremanetan jarri