PYRADAPT 2017 nazioarteko solasaldiak klimaren aldaketari buruzko 200 aditu baino gehiago bildu ditu Biarritzen COP23ren esparruan

Hemen zaude

PYRADAPT 2017 nazioarteko solasaldiak klimaren aldaketari buruzko 200 aditu baino gehiago bildu ditu Biarritzen COP23ren esparruan

  • 24 Jan

PYRADAPT 2017 nazioarteko solasaldiak, Pirinioetako Lan Elkarteko lurraldeetako ikerketa-zentro garrantzitsuenak ordezkatu dituzten mendi-eremuetako klimaren aldaketari buruzko 200 aditu inguru bildu ditu Miarritzen.

Pirinioetako Lan Elkartearen Partzuergoaren Klimaren Aldaketarako Pirinioen Behatokia Pirinioetako klimaren aldaketari buruzko erreferentziazko mugaz gaindiko lankidetza-ekimen gisa finkatu da. Mahai-inguruan, Behatokia inplementatzen ari den ekintzetako batzuk aurkeztu ziren; Pirinioetan eraginei eta egokitzapenari buruzko txosten berri bat eta online informaziorako atari berria abiaraztea, besteak beste.

Klimaren aldaketa errealitate bihurtu da Pirinioetan; izan ere, 60ko hamarkadatik hona, batez besteko tenperaturek 0,21ºC egin dute gora.

Aurkeztutako jakinarazpen zientifikoek klimaren aldaketak sistema naturaletan dituen eraginen ebidentzia argiak erakusten dituzte, adibidez, azken 40 urteetan Pirinioetako glaziarren %50a desagertu izana, hegaztien migrazio-datak 25 egunera arte atzeratu izana, edo espezie batzuen banaketan aldaketak izan direla, izeia kasu.

Klimaren aldaketak Pirinioetako sektore sozioekonomikoetan izan dituen eraginei dagokienez, gehien landu diren gaietako bat proiekzio klimatikoak izan dira, etorkizuneko elur geruzari eta Pirinioetako eski estazioen bideragarritasun ekonomikoari dagokienez. Klimaren aldaketak arrisku naturaletan duen eraginari buruzko ikerketak ere aurkeztu dira, uholdeetan, edo goi mendiko artzaintza ekosistemetan, besteak beste.

Mahai-inguruan Ingurumenaren Europako Agentziako ordezkariek eta PYRADAPT 2017an egon diren Europako beste mendigune batzuetako, Alpeetako eta Karpatoetako, ordezkariek hartu dute parte.

PYRADAPT 2017 solasaldia, Bonnen, Fiji uharteen lehendakaritzapean azaroaren 6tik 17ra bitartean egingo den Klimaren Aldaketari buruzko Nazio Batuen Esparru Konbentzioaren Aldeen 23. Konferentziaren (COP23) esparruan egin da.

Esteka honetan PYRADAPT 2017 mahai-inguruaren unerik onenen bideoa ikus daiteke: https://www.youtube.com/watch?v=rc22_zVAmho&t=9s

 

KLIMAREN ALDAKETAREN PIRINIOETAKO BEHATOKIA

Avenida Nuestra Señora de la Victoria, 8
22.700 - Jaca
Huesca - Espainia

+34 974 36 31 00
info_opcc@ctp.org

Harremanetan jarri