BEG emisioak kalkulatzeko tresna, Udalsarea 2030

Hemen zaude

BEG emisioak kalkulatzeko tresna, Udalsarea 2030
Gaikako sektoreak: 
Etorkizuneko klima
Iraganeko eta egungo klima
Osasuna
EBko politika sektoreak: 
Arriskuak gutxitzea, azpiegiturak
Ezaugarritze geografikoa - Eskualde biogeografikoa: 
Atlantikoa
Proiektuaren iraupena: 
2007 -2008
Egokitzeko ekimenaren tipologia: 
Soft edo neurri ez-estrukturalak
Klimaren eragin mota: 
Urritasun hidrikoa
Lehorteak
Muturreko tenperaturak

Aztertutako kasuaren deskribapena

EAEko udalerriek eskarmentu handia dute klima-aldaketaren alorrean, eta Udalsarea 2030 – Udal Jasangarrien Euskal Sarearen esparruan ezagutza sortzeko egindako aurrerapenei eta garatutako baliabideei esker, klima-aldaketara egokitzeko tokiko ekintza ere jorratu da. 
Klimari eta energiari buruzko tokiko planak erreferentziazko tresnak dira EAEko udalen eta eskualdeen klima eta energiaren alorreko ekintzaren plangintzan. Plangintza hori egiterakoan, udalerriko BEG emisioen kalkuluan oinarritzen da arintze-diagnostikoa.
Emisio horiek kalkulatzeko tresna bat diseinatzea izan zen sarearen esparruan klima-aldaketaren gaiari heltzeko lehen urratsetako bat. 2008ko urtarrilean argitaratu zen tresnen lehen bertsioa, bai toki-administrazioen mailan bai udalerri osoan. Tresna horiek aldizka eguneratzen joan dira, eta 2021ean, Life IP Urban Klima 2050 proiektuaren esparruan, eskualde-eskalara ere egokitu dira. 

Erronkak: 

Tokiko mailan klima-aldaketaren alorrean jarduteko, udalerriek eta eskualdeek berotegi-efektuko gasen (BEG) emisioen sorrerari buruzko egoeraren ebaluazioa egin behar dute. Beraz, ezinbestekoa da igorpenen inbentario bat egitea, abiapuntuko egoera kuantifikatzeko, sektore bereziki sentikorrak hautemateko eta, azkenik, emisioen sorrerarekin erlazionatutako joera negatiboak zuzen ditzaketen ekintza-neurriak planteatzeko. 
Udalsarea 2030ek udal mailako jarduerari buruzko datuak biltzen ditu sarera atxikitako udalerrientzat, eta, horrela, inbentarioa udalerri mailan garatzea errazten da. Hau da, deribatutako BEG emisioei buruzko inbentarioa Udalsarea 2030en Garapen Jasangarrirako Udal Adierazleen Sistemaren parte delako.

Helburuak: 

Tresna horren xedea EAEko udalerrien igorpenen ikuspegi globala lortzea da, konplexutasun teknikoak saihestuz eta irizpide komunak eta sinpletasuna lehenetsiz, batez ere, gatazkak izan diren tokietan, zer beharrei aurre egin behar zaien kontuan hartuta. Ildo horretan, arrazoizko igorpen-espektroa estaltzeko gai den tresna zabal bat lortzen saiatu gara, murrizketa-helburuak ezarri ahal izateko, zenbait politiken eragina balioesteko, eta, batez ere, klima-aldaketaren aurka borrokatzeko politikak eraikitzea ahalbidetuko duen magnitude-ordena bat izateko.

Soluzioak: 

Udalsarea 2030 sareko udalerriek urtero izaten dute beren berotegi-efektuko gasen emisioak kalkulatzeko aukera, tresna horiek erabiliz, jasangarritasunaren eta klima-aldaketaren alorreko politiken jarraipenaren esparruan.
Kalkulatzeko tresna lau bertsio desberdinetan diseinatuta aurkeztuko da: BEGen Udal Inbentarioa, BEGen Eskualdeko Inbentarioa, Udaleko Karbono-aztarna eta Eskualdeko Erakundearen Karbono-aztarna. Batetik, udal eta eskualdeko inbentarioen tresnak oso antzekoak dira, eta, bestetik, Udalaren eta Eskualdeko Erakundearen karbono-aztarnaren tresnak daude. Hori dela eta, tresnaren 2 bertsio aurkeztuko dira. 
Tresnak diseinatzeko, udal mailan eskuragarri dauden datuak erabili dira gehienetan. Ezinezkoa zen kasuetan, lehenik udalaz gaindiko datuak, probintziakoak eta EAEkoak erabili dira. 
Tresnen egitura Excel fitxategi batean oinarrituta egin da. Fitxategi horretan, lehen orriek emisioen kalkulua egiteko behar diren datuak biltzen dituzte, eta, gainerakoek, emaitzak erakusten dituzte CO2-ari dagokionez.

Egokitzapenaren garrantzia: 

Kasu hori batez ere beste politika batzuen helburuen bidez garatu eta inplementatu da, egokitzapenekoak ez diren arren klimaren aldaketara egokitzearekin erlazionaturik dauden alderdi esanguratsuekin. 

Hitz-gakoak: 
BEG
tresna
karbono-aztarna
emisioak
Esku hartzen duten eskualdeak edo/eta hiriak: 
Euskadi
Esku hartzen duten herrialdeak: 
Espainia
Gobernantzaren maila-geografikoa: 
Lurraldekoa
Parte hartzen duten erakundeak: 

Udalsarea 2030, Ihobe

Additional Information

Interesa duten eragileen parte-hartzea: 

Udalsarea 2030 – Udal Jasangarrien Euskal Sareko kideek adierazitako gogoeta eta kezken ondorioz, 2005ean klima-aldaketa azaleratzen ari zen eremu gisa jorratzeko beharra sortu zen. Testuinguru horretan sortu zen «Klima-aldaketa» izeneko lantaldea, toki-administrazioak bere eskumeneko eremuetan berotegi-efektuko gasen (BEG) emisioak murrizteko duen zeregina eta erantzukizuna zehazteko helburu orokorra zuela. 

Arrakasta-faktoreak eta faktore mugatzaileak: 

Arrakasta-faktoreak: 
- Tresna bakarra eta berbera da udalerri guztientzat.
- Informazioaren eskuragarritasunaren arabera diseinatu da.
- Etengabe ebaluatu eta eguneratu behar da, eta tresna bizia da.
- Udalsarea 2030 sarearen garapen jasangarrirako udal-adierazleen sistemaren parte da; beraz, kalkulua urtero egiten da jasangarritasunari eta klima-aldaketari buruzko politika publikoen ebaluazio- eta jarraipen-esparruan.
- Tresnak hainbat ekimeni erantzuten die, hala nola Klimarako eta Energiarako Alkateen Itunari, eta ekimen horiei informazioa emateko balio du.

Faktore mugatzaileak: tresnak berotegi-efektuko gasen emisioak kalkulatzeko aukera ematen du, eta horren helburua da oinarri-urte bat izatea, hortik aurrera murrizketa-helburuak ezartzeko, bai eta emisio horien bilakaeran trazabilitate bat izatea ere, politika desberdinak aplikatu ondoren lortutako emaitzak baloratu ahal izateko.

Kostuen eta mozkinen balorazioa: 

EAEko udalerri guztien eskura jarritako tresna erabilgarri bat da, eta Udalsarea 2030 sarearen esparruan. Hori osatzeko, udalerrien eskura jartzen da hura erabili ahal izateko behar den informazio guztia. 
Finantzaketa-iturria: Ihobe (Life Urban Klima 2050)

Alderdi legalak: 

BEGen inbentarioa beharrezko tresna da klima-aldaketaren politikak kudeatzeko. Inbentarioak gasen emisio-iturriak zein diren jakitea ahalbidetzen digu, eta baita iturri bakoitzak zer motatako gasak igortzen dituen ere. Informazio horretan oinarritu beharko du herri bateko emisioak murriztera bideratutako edozein programak. 
• Lurralde bateko berotegi-efektuko gasen emisio-iturri handienak identifikatzeko eta klima-aldaketan duten inpaktuaren irudi globala edukitzeko aukera ematen du: inbentarioa karbono-aztarna murrizteko estrategiak garatzeko oinarria da.
• BEGen emisio-iturri nagusiak zehaztu ondoren, errazagoa da udalerrietako eta eskualdeetako berariazko premiei eta eskariei erantzuna emateko gai diren helburuak eta konpromisoak ezartzea.
• Inbentarioak aukera ematen du tokiko ekintza-planen emaitza gisa udalerriak abian jarritako beste neurri batzuk kuantifikatzeko.
• Emisioak denboran zehar alderatzeko aukera ematen du eta erabakiak hartzeko erreferentzia izan daiteke.
• Lurraldeek garapen jasangarriarekin eta, zehazkiago, berotegi-efektuko gasen murrizketarekin dituzten konpromisoei buruzko komunikazio gardenago bat dakar.

Erreferentziazko informazioa: 

2007 -2008 ( 1 urte - Gauzatze-fasean)

Reference information

Kontaktua: 
Udalsarea 2030
Kontakturako emaila: 

Geoatarira sartu

 

 

 

 

Sartu

KLIMAREN ALDAKETAREN PIRINIOETAKO BEHATOKIA

Avenida Nuestra Señora de la Victoria, 8
22.700 - Jaca
Huesca - Espainia

+34 974 36 31 00
info_opcc@ctp.org

Harremanetan jarri