ECTOPYR: Pirinioetako ektotermoak klima-aldaketaren bioadierazle gisa

Hemen zaude

ECTOPYR: Pirinioetako ektotermoak klima-aldaketaren bioadierazle gisa
Gaikako sektoreak: 
Etorkizuneko klima
Iraganeko eta egungo klima
Goi-mendiko ekosistema sentsibleak
Hezkuntza eta sentsibilizazioa
Fauna
Landaredia
Turismoa
EBko politika sektoreak: 
biodibertsitatea.
Ezaugarritze geografikoa - Eskualde biogeografikoa: 
Alpinoa
Mediterraneoa
Proiektuaren iraupena: 
02/01/2017 - 31/03/2020
Egokitzeko ekimenaren tipologia: 
Soft edo neurri ez-estrukturalak
Klimaren eragin mota: 
Biodibertsitatearen gaineko inpaktuak

Aztertutako kasuaren deskribapena

ECTOPYRek Pirinioetako espezieen mugaz gaindiko banaketa (5 musker, suge bat eta arrabio bat) baliatzen du, haiek klima-aldaketaren ondorioen bioadierazle gisa erabiltzeko, tokiko eskalatik mendigune osoko eskala bateraino eta iragana-oraina-etorkizuna ikuspegi batean.

ECTOPYRek banaketa-mapak sortzen ditu, klima-datuz, datu topografikoz eta datu biologikoz elikatuta, honako hauetarako: (1) ingurumen-bioadierazleek klima-aldaketari ematen dioten erantzuna ebaluatzeko, (2) epe luzeko klimen aldakortasun naturala deskribatzeko lurraldeen eskalan, eta (3) iragarpen-tresnak sortzeko, klima-aldaketak bioadierazleetan dituen ondorioen modelizazioan oinarrituta. Aurrerapen horiek erabakiak hartzeko tresna bat eskaintzen dute, mendien garapen jasangarria sustatze aldera eta mugaz gaindiko jendearen eskura dauden Pirinioetako ekosistemen jakintza sakonean sakontze aldera.

ECTOPYR proiektuak nabarmen lagunduko du lurraldeak klima-aldaketara hobeto egokitzen

Erronkak: 

» Pirinioen mailan identifikatzea eta iraunaraztea idealki endemikoak eta ondare-balio handiko klima-aldaketaren bioadierazleak.
» Klima aldaketari buruzko kontzientziazioa, mugen bidez eta gizarteko geruza guztietan (eskola-umeak, turistak, kudeatzaileak, bitarteko eragileak, tokiko arduradunak, komunitate zientifikoak).
» Pirinioetako lurralde-garapen jasangarrirako urratsa izatea, eta, aldi berean, herritarrek eta bitarteko eragileek mugaz gaindiko eremua muga-eragin txikia duen espazio bakartzat hartzea.
» Ezagutza zientifikoak ahalik eta pertsona gehienei zabaltzea.

Helburuak: 

» Bioadierazleek klima-aldaketari emandako erantzunaren ebaluazioa.
» Klimaren epe luzeko aldakortasun naturala deskribatzea, Pirinioetako lurraldeen eskalan.
» Aurreikuspen-tresnak sortzea, klima-aldaketak bioadierazleetan dituen ondorioen modelizazioan oinarrituta eta klima-datu, datu topografiko eta datu biologikoek elikatuta, bioadierazleen egungo eta etorkizuneko banaketa-mapak eskuratzeko. 
» Erabakiak hartzeko tresna hori bitarteko eragileen, tokiko arduradunen, komunitate zientifikoen eta, oro har, mugaz gaindiko publikoaren mesedetan jartzea.
» Lurraldeak klima-aldaketara hobeto egokitzen laguntzea.

Soluzioak: 

» Honako hauen presentzia/absentzia jasotzen duen datu-basea: 336 suge biperakara, 137 Iberolacerta aurelioi sugandila, 903 Bonnalgo sugandila, Aran haraneko 212 sugandila, 2.328 horma-sugandila, 849 sugandila biperakara eta 1.481 euproctes piriniotar.
» Orain arte 3 film ekoitzi dira, 18 argitalpen zientifiko argitaratu dira eta, kalkuluen arabera, guztira, 350.000 pertsonak (Pirinioetakoak zein kanpokoak) ezagutu du proiektua.

Filmak: 
 » Los guardianes de la montaña 
 » Calotriton: El Clima, l'Aigua, l'Amfibi 
 » ECTOPYR: klima-aldaketaren aurreko pinudiak

» Gaur egungo eta etorkizuneko banaketa-mapak egitea, 2050 eta 2070 horizonteetarako berotze globaleko agertoki desberdinetan oinarrituta.

Egokitzapenaren garrantzia: 

Klimaren aldaketara egokitzeko neurri gisa garatutako eta inplementatutako kasua.

Hitz-gakoak: 
Klima
modelizazioa
Ektotermoak
fisiologia
banaketa
etorkizuna
Esku hartzen duten eskualdeak edo/eta hiriak: 
Aragoi
Katalunia
Nafarroa
Akitania berria/Nouvelle Aquitanie
Okzitania
Otras regiones europeas
Esku hartzen duten herrialdeak: 
Andorra
Espainia
Frantzia
Gobernantzaren maila-geografikoa: 
Mugaz gaindikoa
Lurraldeen artekoa
Parte hartzen duten erakundeak: 

CNRS SETE (FR), Nature en Occitanie (FR), BOMOSA (AN), CRARC (ES).

Additional Information

Interesa duten eragileen parte-hartzea: 

Moulisko CNRS (SETE), BOMOSA, CRARC eta Nature en Occitanie erakundeek eskuz esku lan egiten dute proiektuaren esparruan, eta ezagutzen ekarpena egin diete ikertzaile, unibertsitateko ikasle, naturaren kudeatzaile, agintari nazional, tokiko eta eskualdeko arduradun, tokiko politikari, publiko orokor eta mendiko erabiltzaileei.
Erabilitako tresnak:
» Argitalpen zientifikoak, filmak, irratia, telebista, Pirinioetako klima-aldaketaren arazoari buruzko sentsibilizazio-materiala, tokiko mailako ezagutza hobetzeko helburuarekin.
» Banaketa-mapak erabakiak hartzeko tresna bat izanen dira biodibertsitatearen kudeatzaileentzat eta mendiaren ingurunearen antropizazio informatu baterako (garapen-planetan biodibertsitatearen alderdiak kontuan hartzea).

Arrakasta-faktoreak eta faktore mugatzaileak: 

Proiektuan bildutako presentzia/absentziaren datu-base zabala arrakastatzat jo daiteke. Horrez gain eta ECTOPYR proiektuaren esparruan, sentsibilizazio-produktuak sortu dira, hala nola 3 film eta 18 argitalpen zientifiko, eta 350.000 pertsona baino gehiago bildu dira Pirinioen eremuan eta beste leku batzuetan. 

Kostuen eta mozkinen balorazioa: 

Proiektuak, guztira, 1.400.000 euroko aurrekontua zeukan, eta horren bidez metatutako soldatak 10 urtez finantzatu ahal izan dira. 

Alderdi legalak: 

Proiektu hori INTERREG POCTEFA programaren barruan dago kokatua, eta lehentasunezko ardatz hauen barruan sartzen da: «Klima-aldaketara egokitzearen eta arriskuen prebentzioaren eta kudeaketaren sustapena»; «Klima-aldaketara egokitzeko inbertsioari laguntzea, ekosistemetan oinarritutako ikuspegiak barne» inbertsio-lehentasuna; eta «Lurraldeen klima-aldaketarako egokitzapena hobetzea» berariazko helburua. 

Erreferentziazko informazioa: 

02/01/2017 - 31/03/2020 (3 urte - Amaitua)

Reference information

Kontaktua: 
Fabien Aubret
Kontakturako emaila: 

Geoatarira sartu

 

 

 

 

Sartu

KLIMAREN ALDAKETAREN PIRINIOETAKO BEHATOKIA

Avenida Nuestra Señora de la Victoria, 8
22.700 - Jaca
Huesca - Espainia

+34 974 36 31 00
info_opcc@ctp.org

Harremanetan jarri