Gasteizko Hiri Azpiegitura Berdea. Berdeguneak eta lursail hutsak naturalizatzeko proiektua

Hemen zaude

Gasteizko Hiri Azpiegitura Berdea. Berdeguneak eta lursail hutsak naturalizatzeko proiektua
Gaikako sektoreak: 
Basoak
Fauna
Landaredia
Baliabide hidrikoak
Osasuna
Hirigintza
EBko politika sektoreak: 
biodibertsitatea, arriskuak gutxitzea, osasuna, azpiegiturak, baliabide hidrikoen kudeaketa, hirikoa.
Ezaugarritze geografikoa - Eskualde biogeografikoa: 
Atlantikoa
Proiektuaren iraupena: 
01/01/2015 - 12/31/2019
Egokitzeko ekimenaren tipologia: 
Green edo ekosistema-zerbitzuetan oinarritutakoak
Klimaren eragin mota: 
Urritasun hidrikoa
Uholdeak
Lehorteak
Muturreko tenperaturak
Ekaitzak

Aztertutako kasuaren deskribapena

Hiriko berdeguneen ekologia, ingurumen- eta gizarte-funtzionaltasunak hobetu asmoz, Gasteizko Udalak Hiri Azpiegitura Berdearen Estrategia (HABE) jarri du abian, hiriko eta hiri-inguruko berdeguneen sare planifikatu bat sortzeko eta antolatzeko. Gune horiek kudeatzen dira zerbitzu ekosistemiko ugari eskaintzeko, ingurumenari, gizarteari, ekonomiari eta osasunari onurak ekarriko dizkietenak. 
Proposamen estrategiko hori gauzatzeko, Lakuabizkarra auzoko jarduketa hartu da esperientzia pilotutzat, hiriko beste auzo batzuetara estrapolatzeko helburuarekin.

Erronkak: 

Lakuako berdeguneak eta hutsik dauden lursailak naturalizatzeko proiektu pilotuak erronka handi bati egin behar dio aurre: udalerria klima-aldaketaren inpaktuen aurrean hain kaltebera ez den lurralde bat bihurtzea, eta, horretarako, bere Hiri Azpiegitura Berdearen Estrategia auzo-eskalan hedatzen hastea.
Horrela, auzoaren eta udalerriaren hiru erronka nagusiri erantzun nahi zaie:
» Haren erresilientzia edo egokitzeko gaitasuna hobetzea
» Klima-inpaktu posibleen aurrean duen esposizioa edo sentikortasuna gutxitzea
» Komunitatearen ongizatea handitzea garapen jasangarriko testuinguru batean
Lakuabizkarran azpiegitura berdeko bi elementu daude, arazo espezifiko batekin: udal-titulartasuneko lursail hutsak, etorkizunean izanen duten erabilera arriskuan jarriko ez duen erabilera iragankorra eman nahi zaienak; eta funtzionalitate ekologiko txikiko berdeguneak. 

Helburuak: 

Proiektu pilotu bat denez, hasierako helburua naturalizazioko eta azpiegitura berdeko soluzio eta neurri ugari probatzea da, ondoren hiriko beste auzo eta espazio batzuetara estrapolatzeko.
Egitasmoaren oinarrizko helburu orokorrak hauek dira:
» Funtzionaltasun ekologikoa eta ingurumenekoa hobetzea. 
» Lurzati hutsak egoteagatik sortutako arazoak (zikinkeria, hirigintza-zatikatzea) konpontzea, aldi baterako azpiegitura berdeko elementu bihurtuz.
» Berdeguneak kudeatzeko eta mantentzeko kostuak gutxitzea, naturan oinarritutako soluzioak aplikatuz. 
» Lakua auzoan berdegune eta partzela hutsen sistema interkonektatu bat sortzea, eta gainerako azpiegitura berdeko sistemarekiko (ABS) konektatzeko aukera sustatzea.

Soluzioak: 

Soluzio ugari entseatu ditu hiriko azpiegitura berdeko sistemaren konektore eta nodo nagusi gisa jarduten duten espazioetan; beste batzuek, berriz, bigarren mailako nodo laguntzaile edo osagarri gisa jarduten dute. Proiektua 50 esku-hartzeko espaziotan garatu da, hainbat jarduketaren bitartez: 

» 139.000 m² naturalizatu dira Antonio Machado parkean eta hiri-espazioan paisajistikoki integratutako korridore eta erdibitzaileen 133.706 m² naturalizatu dira, natura hirian sartzeko. Naturalizazio horrek landarediak eta faunak berez kolonizatzea ahalbidetzen du. 
» 21.222 m² baso (fruta-arbolak, erkameztiak, artadiak, mediterraneoak eta mistoak) eta 17.411 m² labore esperimental (energetikoak eta landare aromatikoak), lurzorua babesteko eta inguruko paisaia-kalitatea hobetzeko, elikagaiak emateaz eta hegaztiak finkatzea errazteaz gain. Zume jatorraren (salix atrocinerea) hazkuntza energetikoak biodibertsitatearen kontserbazioa eta biomasaren ekoizpena helburu energetikoekin uztartzen ditu; espezie aromatikoen landaketak, berriz, berdeguneen arteko konektibitatea hobetzen du, eta, halaber, interes handia dauka ikuspuntu entomologikotik. 
» 17.352 m² lursail naturalizatu eta 11.910 m² zuhaixka-eta lore-belardi
auzoa Eraztun Berdearekin lotzen duen korridore ekologikoaren rola indartzeko. 
» 7.000 m² hiri-baratze, gizarte-harremanak, espazio publikoaren zaintzan eta mantentzean parte hartzea, hiri-nekazaritza eta elikadura osasungarria indartzeko. 

Egokitzapenaren garrantzia: 

Klimaren aldaketara egokitzeko neurri gisa garatutako eta inplementatutako kasua. 

Hitz-gakoak: 
Hiriko azpiegitura berdea
Esku hartzen duten eskualdeak edo/eta hiriak: 
Euskadi
Esku hartzen duten herrialdeak: 
Espainia
Gobernantzaren maila-geografikoa: 
Lurraldekoa
Parte hartzen duten erakundeak: 

Vitoria-Gasteizko Ingurugiro Gaietarako Ikastegia - Vitoria-Gasteizko Udala (Araba) Lurralde eta Klimaren aldeko Ekintzaren Udal Saila - Vitoria-Gasteizko Udala (Araba)

Additional Information

Interesa duten eragileen parte-hartzea: 

Vitoria-Gasteizko Ingurugiro Gaietarako Ikastegia arduratzen da Gasteizko Hiri Azpiegitura Berdearen Estrategia hedatzeko eta dibulgatzeko lanez eta horren ondoriozko proiektuez. Proiektua gauzatzeaz arduratzen den Ingurumeneko Udal Departamentuarekin (egun Lurralde eta Klimaren aldeko Ekintza Saila) elkarlanean aritzen da ikastegia. Horretarako, bere webgunean azpiegitura berdearen proiektuei buruzko atal bat gaitu du, teknikoa zein dibulgaziozkoa. 
Hedapen-ekintzei dagokienez, deskribapen-fitxen katalogo bat egin da proiektatutako jarduketa bakoitzerako, bai eta liburuxka bat ere, proiektu osoa zehatz-mehatz azaltzeko. Material horien helburua da proiektua ezagutaraztea eta haren beharraz eta harekin lotutako onurez sentsibilizatzea.

Arrakasta-faktoreak eta faktore mugatzaileak: 

Hiri Azpiegitura Berdearen Estrategiaren helburuei egiten dien ekarpenaren ikuspegitik, proiektua planteatzeak eta abian jartzeak arrakasta dakar berez.  Horri gehitu behar zaizkio hutsik dauden lursailetan egin diren esku-hartzeak, batez ere hiri-baratzeak sortzea, herritarren aldetik onarpen handia izaten ari baitira. 
Planteatutako jarduketak baldintzatu dituzten faktore mugatzaile gisa, honako hauek aipa daitezke: sakonera gutxiko lurzoruen presentzia eta lurzoruen pobrezia, zuhaitz-landaredia behar bezala garatzea zailtzen ari direnak eta hutsik dauden lursailetan entseatutako labore batzuek aurrera egitea eragozten ari direnak –hala nola sahats energetikoen kasua–.

Kostuen eta mozkinen balorazioa: 

Proiektua gauzatzeko aurrekontua, guztira: 452.351,40 €. Eusko Jaurlaritzak diruz lagundu du proiektua, udalei, mankomunitateei, toki-erakundeei, tokiko organismo autonomoei, tokiko garapen-agentziei eta tokiko merkataritza-sozietateei garapen jasangarriko ekintzak egiteko dirulaguntzak emateko deialdiaren barruan, zehazki klima-aldaketaren eta atmosferaren lerroaren barruan (Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuaren 2015eko uztailaren 22ko Agindua).

Alderdi legalak: 

Proiektu pilotu hau bat dator Euskal Autonomia Erkidegoko azpiegitura berdea garatzeko estrategia orokorrarekin.  Horrez gain, Hiri Antolamenduko Plan Orokorra da arau-esparrua eta lege-esparrua, eta, horren barruan, hiri-azpiegitura berdeak behar bezalako lekua izan behar du haren inplementazioa bermatzeko, ordenantza berriak egin eta aldarrikatuz edo lehendik zeudenak egokiro aldatuz.

Erreferentziazko informazioa: 

01/01/2015 - 12/31/2019 (4 urte - Amaitua)

Reference information

Kontaktua: 
Ane Itziar Velasco
Kontakturako emaila: 

Geoatarira sartu

 

 

 

 

Sartu

KLIMAREN ALDAKETAREN PIRINIOETAKO BEHATOKIA

Avenida Nuestra Señora de la Victoria, 8
22.700 - Jaca
Huesca - Espainia

+34 974 36 31 00
info_opcc@ctp.org

Harremanetan jarri