Hiriko Drainatze Jasangarriko Sistemen (HDJS) prototipoa - C2.3 ekintza LIFE NAdapta

Hemen zaude

Hiriko Drainatze Jasangarriko Sistemen (HDJS) prototipoa - C2.3 ekintza LIFE NAdapta
Gaikako sektoreak: 
Energia
Gobernantza
Baliabide hidrikoak
Arrisku naturalak eta biztanleak
Hirigintza
EBko politika sektoreak: 
Arriskuak murriztea, baliabide hidrikoen kudeaketa, hirikoa
Ezaugarritze geografikoa - Eskualde biogeografikoa: 
Mediterraneoa
Proiektuaren iraupena: 
04/01/2018 - 12/31/2025
Egokitzeko ekimenaren tipologia: 
Green edo ekosistema-zerbitzuetan oinarritutakoak
Klimaren eragin mota: 
Uholdeak
Ekaitzak

Aztertutako kasuaren deskribapena

Eraikinen, errepideen, aparkalekuen eta abarren eraikuntzak gainazaleraren zati handi bat iragazgaiztea eragin du, eta, ondorioz, lehen lurrean iragazten zen euria lur gainetik igarotzen den jariatze-ura da, perkolazioa gertatu beharrean. Uraren ziklo naturalaren alterazio horrek uholde-arriskua areagotzen du; izan ere, prezipitatutako uraren kontzentrazio azkarra eragiten du, eta, hori dela eta, lurzorua istiltzen da eta ur geldiak sortzen dira, estolderia-sareak asetzera irits daitezkeenak. Sortzen den ur-jariatze kantitatearen arazoaz gain, euriak herrestaka daramatzan gainazaleko (eraikinetakoak, trafikokoak –erregaia, metal astunak...–) nahiz aireko kutsatzaile esekiak garraiatzen dira.
Sare unitarioak dituzten drainatze-sistemetan, non etxeetatik eta euri-uretatik datozen ur beltzak nahasten baitira, emari altuak direla eta, hondakin-uren araztegia, euri-gertaera jakin batzuetan, ez da gai iristen den ur guztia tratatzeko, eta isuri bat egin behar izaten da ibaira zuzenean, araztu gabe.

Erronkak: 

LIFE Nadapta proiektuak uraren kudeaketa moldagarria hobetuko du Nafarroako Foru Komunitatean. Ekintzen artean, C2.3 ekintzaren («Hirietako estolda sareak moldatzea, drainatze sistema jasangarriak ezarriz») barruan Hiriko Drainatze Jasangarriko Sistemen (HDJS) prototipoa eraiki da. 
Proiektu pilotu hori ezartzeak frogatuko du abantailak dituela eta bideragarria dela hirietako jariatze-ura kudeatzeko, kutsadura-karga murriztuz, jariatze-ura substratuan iragaz dadin utziz, eta saneamendu sistema babestuz. Horrez gain, euri-uren kudeaketaren kostu ekonomikoak minimizatzen dira, hiri-paisaia eta biodibertsitatea hobetuz.

Helburuak: 

» Hiriko Drainatze Jasangarriko Sistemen onurak aztertzea, bai in situ kudeatutako jariatze-uren bolumenei dagokienez, bai jariatze-uretan kutsatzaileen presentzia murrizteari dagokionez.
» Ura ijeztea intentsitate handiko euri-gertakarietan.
» Araztegian tratatu beharreko emaria murriztea, eta, ondorioz, energia aurreztea.
» Gainezka egiteko probabilitatea murriztea.
» Euria iragaztea erraztea.
» Erraz zehazteko moduko parametro fisiko-kimikoen (solido esekiak) eta jariatze-uretako metal astunen kontzentrazioaren arteko lotura bat ezartzea.
» Lotura bat ezartzea prezipitazioen eta sortutako jariatze-uren bolumenen artean, bai eta gainezkabideekin eta horien kalitatearen artean ere.

Soluzioak: 

Egun, monitorizazio- eta azterketa-fasean dago proiektua. Maila, emaria eta plubiometria neurtzeko ekipo ugari instalatu dira. Orain arte, prototipoa instalatu aurretik eta ondoren, jariatze-uraren eta lurzoruaren laginketak egin dira, hobekuntza kualitatiboak eta kuantitatiboak zenbatesteko. 
Horrela, honako hau espero da: 
» Gainezkabideetan gutxitze bat egotea eta kutsatzaileen presentzia gutxitzea (plastikozko poltsak, bilgarriak, zigarrokinak...).
» Sortzen den jariatze-ura dosifikatzea, eta, horrela, sareak gehiegizko emariagatik (adibidez, eurite handiekin) kolapsatzeko behar duen denbora luzatzea. 
Zehazki, 3.983 eta 2.293 m2 drainatzea ahalbidetu du proiektuak, bi eremutan banatuta. Gainera, araztegian tratatu beharreko emaria gutxitzea espero da, energia aurrezteko, ura ijezteko eta uholde-arrisku txikiagoa izateko.

Egokitzapenaren garrantzia: 

Klima-aldaketara egokitzeko neurri gisa garatutako eta inplementatutako eta modu partzialean finantzatutako kasua 

Hitz-gakoak: 
HDJS
drainatze jasangarria
jariatze-ura
uholdeak
metal astunak
kutsadura
Esku hartzen duten eskualdeak edo/eta hiriak: 
Nafarroa
Esku hartzen duten herrialdeak: 
Espainia
Gobernantzaren maila-geografikoa: 
Lurraldekoa
Parte hartzen duten erakundeak: 

NILSA eta Nafarroako Unibertsitate Publikoa (NUP)

Additional Information

Interesa duten eragileen parte-hartzea: 

NILSA eta Nafarroako Unibertsitate Publikoa (NUP).

Arrakasta-faktoreak eta faktore mugatzaileak: 

Arrakasta-faktoreak: 
Orain arte, campusak hondakin-urak eta euri-urak bereizteko kolektoreak zituen, eta, azkenean, kolektore unitario bakar batean elkartzen ziren; horrek zekarren bai euri-ura bai etxeetako hondakin-urak nahastu eta araztegian amaitzea. Beraz, egoera horrek dakar euri-ur asko eta asko behar gabe araztea, lurrean egoera onean iragaz daitekeenean. Irtenbide egokiena estolderian sare bereiziak eraikitzea da, hondakin-ura (araztegira eramanen duena) eta euri-ura (ez dena araztu behar) bereizten dituztenak. Hala ere, euri-ura erortzen den lekuan iragazten bada lurzoruan –hain zuzen ere Tuterako hori bezalako HDJSen bidez– bigarren zati hori ez da beharrezkoa.

Kostuen eta mozkinen balorazioa: 

Kostua 79.104 eurokoa (BEZik gabe) izan da, eta % 40 finantzatu da saneamendu-kanonaren bidez (NILSAk kudeatzen du eta zergadun guztiek ordaintzen dute uraren ordainagiriaren bidez), eta % 60, Europar Batasuneko LIFE NADAPTA programaren bidez.

Alderdi legalak: 

Europako LIFE NADAPTA proiektuan kokatututako ekintza da. 

Erreferentziazko informazioa: 

04/01/2018 - 12/31/2025 (7 urte - Gauzatze-fasean)

Reference information

Kontaktua: 
Itsaso Ilzarbe Senosiain
Kontakturako emaila: 

Geoatarira sartu

 

 

 

 

Sartu

KLIMAREN ALDAKETAREN PIRINIOETAKO BEHATOKIA

Avenida Nuestra Señora de la Victoria, 8
22.700 - Jaca
Huesca - Espainia

+34 974 36 31 00
info_opcc@ctp.org

Harremanetan jarri