Igurumen-leheneratzea Claror ibaiaren arroan

Hemen zaude

Igurumen-leheneratzea Claror ibaiaren arroan
Gaikako sektoreak: 
Nekazaritza-artzaintza
Baliabide hidrikoak
Arrisku naturalak eta biztanleak
EBko politika sektoreak: 
Nekazaritza eta basogintza, arriskuak gutxitzea
Ezaugarritze geografikoa - Eskualde biogeografikoa: 
Alpinoa
Proiektuaren iraupena: 
08/01/2015 - 31/12/2022
Egokitzeko ekimenaren tipologia: 
Green edo ekosistema-zerbitzuetan oinarritutakoak
Klimaren eragin mota: 
Kriosfera degradatzea
Lur-irristatzeak eta luiziak
Urritasun hidrikoa
Ekaitzak

Aztertutako kasuaren deskribapena

2015eko uztailaren 21ean, eta Claror ibaiaren arroaren inguruan izandako euri-jasa baten ondorioz –zehazki aldapa handiko eta landaretza gutxiko mendi-hegal batzuetan– higadura handia gertatu zen zonako haitzarteetan (harri xehe eta lurrezko harkaiztegiak), eta, ondorioz, Claror ibaian (Madriu ibaiaren adarra) uherdura handi bat gertatu zen, eta, hori dela eta, Escaldes-Engordany parrokiako urak edangarria izateari utzi zion zenbait egunez. Eremua hauskortu ondoren, egiaztatu da ondorengo prezipitazioek, intentsitate txikiagokoek, ohiz kanpoko uhertasun-gertakariak eragiten dituztela, eta horrek mozketa gehiago eragiten dituela edateko uraren horniduran.

Erronkak: 

Madriu-Perafita-Claror ibarrean –Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Nazio Batuen Erakundearen (UNESCO) arabera, paisaia kulturala eta Gizateriaren Ondarea– oso gutxi esku hartu da, eta esku hartu denean, beti ingurune naturala eta paisaia errespetatu dira eta ez zaie kalte egin ibarreko baliabide naturalei. Horregatik, ekintza honen erronkarik handiena arazoa konpontzea da, ahalik eta gutxien esku hartuz, ingurune naturalean edozein aldaketa egitea saihesteko. 

Helburuak: 

Arazoaren jatorria identifikatu ondoren, jalkinak sendotzeko eta higadura-prozesua geldiarazteko beharra agertu da, edateko uraren hornidura-mozketak gutxitzeko.
Sedimentuak egonkortzeko eta higadura-gertakariak ahalik eta modu jasangarrienean murrizteko helburua lortzeko, ingurumena leheneratzeko lan hauek egin ziren:
» Material finak atxikitzeko presa
» Harri solteak konpaktatzea eta erregularizatzea
» Adar-mikrodikeak eraikitzea
» Claror ibaiaren ertzak lehengoratzea
» Zapalketa artaldeekin
» Higadura kontrolatzeko ubideak sortzea
» Birlandatzea
» Proba zuria

Soluzioak: 

Oraindik goiz da lortutako emaitzak ebaluatzeko, batez ere 2016ko udazkenean ereindako landaredia egonkortzeari dagokionez. Hala ere, baiezta daiteke Claror ibaiaren arroan neurri zuzentzaile gisa aplikatu diren artaldeen bidezko leheneratze-lanek emaitza oso onak eman dituztela, ingurumenarekin bat etorriz, eta horrek erakusten du artzaintzak emaitzak lortzeko duen potentzialtasuna. Horren adibide garbia da karkabak trinkotzea eta leuntzea; izan ere, ezinezkoa izanen zen lan hori eskuz eta kondizio seguruetan egitea langileekin. 

Karkaben barruan jarritako adar-mikrodikeei dagokienez, egiaztatu da uhar nahiko handiko egoeratan uharrak garraiatutako elementuak atxiki direla, ganaduarekin interferentziarik sortu gabe.

Egokitzapenaren garrantzia: 

Kasua, batez ere, egokitzapenarekin zerikusirik ez duten beste politika batzuen helburuen bidez garatu eta aplikatu da, baina klima-aldaketara egokitzeko alderdiak kontuan hartuta.

Hitz-gakoak: 
higaduraren kontrola
uharra
ingurumen-leheneratzea
artalde bidezko leheneratzea
Esku hartzen duten eskualdeak edo/eta hiriak: 
Otras regiones europeas
Esku hartzen duten herrialdeak: 
Andorra
Gobernantzaren maila-geografikoa: 
Lurraldekoa
Parte hartzen duten erakundeak: 

Govern d'Andorra / Comú d'Esclades-Engordany / Institut d'Estudis Andorrans / Silvagrina

Additional Information

Interesa duten eragileen parte-hartzea: 

» Silvagrina Enginyers Consultors: koordinazioa, diseinua, proiektuaren kudeaketa, neurrien exekuzioa eta ebaluazioa.
» Andorrako Gobernua: neurrien diseinua, inplementazioa eta ebaluazioa. 
» Comú d 'Esclades-Engordany: neurrien aplikazioa.
» Institut d'Estudis Andorrans: neurrien diseinua, inplementazioa eta ebaluazioa.

Arrakasta-faktoreak eta faktore mugatzaileak: 

Higadura-prozesuak murrizteko egindako birlandareztatzeari dagokionez, arrakastatsutzat jo daitezke 2016ko udazkeneko ereintzaren ernetzea eta garapena. Hala eta guztiz ere, eta aldi begetatibo horretan lehorte handia egon arren, sustraiak hausteko arrisku handia dago, izotz-orratzak sortzearen ondorioz; izan ere, ernaberritzea eta epe luzera ezartzea arriskuan jar dezakete.

Beste alde batetik, arestian aipatu bezala, badenen barruan kokatutako adar-mikrodikeek uhar nahiko handiko egoeratan garbiketa egonkortu eta garraiatutako elementuak atxiki dituzte, ganaduarekin interferentziarik sortu gabe. Baina horien jarraipena egitea eta neurri zuzentzaileak etengabe aplikatzea beharrezkoa da mikrodikeak osatu eta mantentzeko.

Kostuen eta mozkinen balorazioa: 

Orain arte ez da guztizko kostuen ebaluaziorik egin. Nolanahi ere, eta ikuspegi kualitatibo batetik, leheneratzearen emaitzak oso onak dira, eta oso baliagarriak izanen dira etorkizuneko protokoloak edo estrategiak egiteko higadura-fenomeno biziek kaltetutako lurzoruen aurrean, zalantzarik gabe; izan ere, lehenago edo geroago berriro gertatuko dira. 

Alderdi legalak: 

Leheneratzea nahiko premiaz gauzatu zen, eta ez zen ezein ekintza-plan nazionalen parte eta, halaber, ez zegoen hasiera batean Europako ezein proiekturi lotuta. Hala ere, baliteke 2021ean eta 2022an jarraipen- eta indartze-ekintza batzuk Europako SUDOE proiekturen bati lotzea.

Erreferentziazko informazioa: 

08/01/2015 - 31/12/2022 (7 urte - gauzatze-fasean)

Reference information

Kontaktua: 
Benjamin Komac
Kontakturako emaila: 

Geoatarira sartu

 

 

 

 

Sartu

KLIMAREN ALDAKETAREN PIRINIOETAKO BEHATOKIA

Avenida Nuestra Señora de la Victoria, 8
22.700 - Jaca
Huesca - Espainia

+34 974 36 31 00
info_opcc@ctp.org

Harremanetan jarri