Klima-aldaketaren aldagaia lurralde-antolamenduko tresnetan txertatzea: LAGen berrikuspena

Hemen zaude

Klima-aldaketaren aldagaia lurralde-antolamenduko tresnetan txertatzea: LAGen berrikuspena
Gaikako sektoreak: 
Hirigintza
EBko politika sektoreak: 
Lurralde-antolamendua/Hirikoa.
Ezaugarritze geografikoa - Eskualde biogeografikoa: 
Atlantikoa
Proiektuaren iraupena: 
2018 - 2019
Egokitzeko ekimenaren tipologia: 
Soft edo neurri ez-estrukturalak
Klimaren eragin mota: 
Urritasun hidrikoa
Uholdeak
Lehorteak
Muturreko tenperaturak
Ekaitzak

Aztertutako kasuaren deskribapena

EAEko lurralde-antolamendurako sistema heldua dago eta horregatik, aldaketaren aurrean jarduteko ekintza operatiboak gehitzeko aukera eskaintzen du. Ekintza operatibo horien bitartez, ezagutza zientifikoa oinarri hartuta eta erantzukizunez lan egiten has daiteke. 
Toki-mailan, udalerrien kontzientziazioa eta parte-hartzea gero eta handiagoa da Global Covenant of Mayors for Climate & Energy bezalako nazioarteko ekimenetan. Eusko Jaurlaritzak klima-aldaketaren arloan egindako ahalegina KLIMA 2050 Euskal Autonomia Erkidegoko Klima Aldaketaren Estrategiarekin gauzatu zuen, eta 2019an Eusko Jaurlaritzak bat egin zuen mundu osoko erakunde politiko, sozial eta akademikoekin, klima-larrialdiaren adierazpen formalarekin. 
Lurraldearen antolamenduak eragin zuzena du tokiko erresilientzian, udalaren hirigintza-plangintzarekin duen lotura normatiboaren bidez. Funtsezkoa da udal-jasangarritasuneko planetan eta hiri-antolamenduko plan orokorretan integratzea tokiko mailako klima-aldaketarako egokitzapena, inpaktu kaltegarriak minimizatzeko eta erantzuteko gaitasunak indartzeko neurrien bidez. 

Erronkak: 

Egokitze-neurrien definizio egoki bat egiteko, informazio ofizial garrantzitsua eduki behar da etorkizuneko agertokiei, inpaktuei, kalteberatasunari eta arriskuei buruz, plangintza- eta kudeaketa-erabakiak hartzeko eta egokitze-neurriak diseinatzeko,hala nola erabilera jakin batzuen mugak –arriskuen araberakoak–, azpiegituren edo soluzio naturalen plangintza, soluzio urbano eta arkitektoniko erresilienteagoak eta abar.
Klima-aldagaia politika sektorialetan txertatzea, lurralde-plan sektorialen bidez.
Tokiko eremuan klima-arloan sortutako jakintza zientifikoa lurralde- eta hiri-plangintzan inplikatutako diziplinetara transferitzea.

Helburuak: 

Klima-aldaketarako egokitzapena txertatzea EAEko lurralde-antolamenduko tresnetan. 
» Uztailaren 30eko 128/2019 Dekretuaren bidez onartutako Lurralde Antolamenduaren Gidalerroen berrikuspena; gidalerro horiek, besteak beste, klima-aldaketaren fenomenorako hurbilketa integratzailea txertatzen dute, eskualdekako klima-agertokiak kontuan hartzen dituzte eta klima-aldaketa zeharkako gai gisa jorratzen duen kapitulu espezifiko bat eskaintzen dute. 
» Bilbao Metropolitarraren Lurralde Plan Partzialaren berrikuspena –plan hori berrikuspen-prozesuan dago, hasierako onarpen-fasean–. Aurrerapenean, klima-aldaketa eta egokitzapena daude sartuta, erabileren erregulazioan eta antolamenduan eragina duten zeharkako alderdi gisa.
» Bilboko Hiri Antolamenduko Plan Orokorra berrikustea. Plan hori berrikuspen-prozesuan dago, hasierako onarpen-fasean, eta klima-aldaketaren dimentsioa indartzen du, eraikitzeko eta urbanizatzeko gomendioen proposamen batekin.

Soluzioak: 

Klima-aldaketa alderdi berri bat da EAEko 1997ko LAGekin alderatuta. Hauek dira LAGetan egokitzapena kontuan hartzeari buruzko funtsezko alderdiak: 
» Euskadiko klima-aldaketaren agertoki eta proiekzioak kontuan hartzea, agertoki sozioekonomiko, demografiko eta lurraldekoekin batera. 
» Klima-arriskuak ingurune fisikoaren faktore baldintzatzaile gisa sartzea, arrisku naturalekin lotutako beste kondizio batzuen maila berean. 
» Klima-aldaketarako egokitzapena sartzea, inpaktuen eta kalteberatasunaren kartografia tematiko baten bitartez.
» Antolamendu integratuko eta udalaz gaindiko lurralde plan partzialetan eta antolamendu sektorialeko lurralde plan sektorialetan klima-ikuspegia txertatzeko eskatzea. 
» Azpiegitura berdea, soluzio naturalak eta klima-aldaketara egokitzeko neurriak sustatzea, ekosistemak leheneratzeko eta lurralde-erresilientzia mantentzeko eta hobetzeko mekanismo gisa.

Egokitzapenaren garrantzia: 

Klima-aldaketara egokitzeko neurri gisa garatu eta inplementatutako kasua, lurralde-antolamenduko zenbait tresnatan –Euskadiko Lurralde-antolamenduaren Gidalerroen Berrikuspena, Bilbo Metropolitarreko Lurralde Plan Partziala eta Bilboko Hiri Antolamenduko Plan Orokorra–.

Hitz-gakoak: 
erresilientzia
egokitzapena
lurraldea
lurralde-antolamendua
hirigintza
Esku hartzen duten eskualdeak edo/eta hiriak: 
Euskadi
Esku hartzen duten herrialdeak: 
Espainia
Gobernantzaren maila-geografikoa: 
Lurraldekoa
Parte hartzen duten erakundeak: 

Ihobe, TECNALIA Research & Innovation

Additional Information

Interesa duten eragileen parte-hartzea: 

Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila, Bizkaiko Foru Aldundia, Bilboko Udala 

Arrakasta-faktoreak eta faktore mugatzaileak: 

• Antolamendu-tresna sustatzen duten eragileekin parte hartzea diseinutik.
• Tresna irisgarriak izatea, hala nola klima-informazioaren kartografia.
• Inpaktu nagusiei buruzko klima-informazioa udalerri mailan: bero-boladak, itsas mailaren igoera, uholdeak eta lehortea lehen sektorean.
• Lurralde- eta hiri-plangintzako tresnak berrikusteko prozesuak oso luzeak dira.

Kostuen eta mozkinen balorazioa: 

Muturreko fenomeno meteorologikoen maiztasun handiagoaren ondoriozko galera ekonomikoak areagotzen ari dira. EBn, galera horiek, berez, urtean 12.000 milioi eurokoak baino gehiagokoak dira, batez beste. Kalkulu zuhurren arabera, EBko egungo ekonomia industriaurreko mailen gainetik 3°C-ko berotze globalaren eraginpean jartzeak urtean gutxienez 170.000 milioi euroko galerak eraginen lituzke. Klima-aldaketak ekonomiari ez ezik, europarren osasunari eta ongizateari ere eragiten dio. Egokitzapen-neurrien – hala nola naturan oinarritutako soluzioak inplementatzea– baterako onurak askotarikoak dira osasunean eta gizarte-kohesioan, besteak beste.

Alderdi legalak: 

Lurralde Antolamenduaren Gidalerroak berrikustetik sortzen dira lurraldearen antolamendurako eta hiri-plangintzarako gainerako tresnak. Proiektua IHOBEren KLIMATEK I+B+G Programaren esparruan garatu da; programa horren bidez, klima-aldaketara egokitzeko I+G, berrikuntza eta frogapeneko proiektuak egitea sustatzen da.

Erreferentziazko informazioa: 

2018 -2019 (1 urte - Amaitua)

Geoatarira sartu

 

 

 

 

Sartu

KLIMAREN ALDAKETAREN PIRINIOETAKO BEHATOKIA

Avenida Nuestra Señora de la Victoria, 8
22.700 - Jaca
Huesca - Espainia

+34 974 36 31 00
info_opcc@ctp.org

Harremanetan jarri