Klimaren inguruko bereizmen handiko agertokiak Euskadirako

Hemen zaude

Klimaren inguruko bereizmen handiko agertokiak Euskadirako
Gaikako sektoreak: 
Etorkizuneko klima
Iraganeko eta egungo klima
EBko politika sektoreak: 
Bestelakoak (KA agertokiei buruzko ikerketa)
Ezaugarritze geografikoa - Eskualde biogeografikoa: 
Alpinoa
Mediterraneoa
Proiektuaren iraupena: 
2016
Egokitzeko ekimenaren tipologia: 
Soft edo neurri ez-estrukturalak
Klimaren eragin mota: 
Kriosfera degradatzea
Urritasun hidrikoa
Izozteak
Uholdeak
Lehorteak
Muturreko tenperaturak
Ekaitzak

Aztertutako kasuaren deskribapena

Eskualdeko klimaren agertokiek zeharkako erreferentziazko Informazioa osatzen dute, klimaren aldaketara egokitzeko estrategiak diseinatzeko hainbat lurraldetan eta sektoretan (eraikuntza, osasuna, nekazaritza, kudeaketa hidraulikoa, etab.). Urrakortasuna eta eraginak ebaluatzeko prozesuan eta klimaren aldaketara egokitzeko neurrien definizioan erabili behar dira.

Proiektuak aukera ematen du Euskal Autonomia Erkidegorako (EAE) eskualdeko klimari buruzko agertoki eguneratuak izateko, bere erreferentziazko informazioaren kudeatzaileei klimaren aldaketaren urrakortasunaren eta eraginen ebaluazioari buruzko azterlanak egiteko eta horretara egokitzeko neurriak definitzeko baliabideak emanez.

Erronkak: 

Klimaren aldaketaren egoera-ereduen bereizmen espaziala ehunka kilometrokoa da, eta horrek ez du ahalbidetzen lurraldearen heterogeneotasunak lurralde edo/eta eskualde mailan kontuan hartzea. Euskal Autonomia Erkidegoan gauzatutako bereizmen handiko agertokien proiektuak “erregionalizazio” prozesuak  (down-scaling) gauzatzeko erronkari egiten dio aurre, soluzioa areagotzeko. Teknika horietako batek, eskualde-ereduen erabileran oinarritutako erregionalizazio dinamikoak (RCM-Regional Climate Models), XXI. mendeko hainbat denboralditarako bereizmen espazial handiagoa duten klimaren inguruko agertokiak sortzea ahalbidetuko du, klimaren aldaketari buruzko ezagutza hobetzen eta inpaktuak, ahuleziak eta egokitzeko bide berriak identifikatzen eta ebaluatzen aurrera egiten lagunduz.

Helburuak: 

Proiektu honen helburu nagusiak hauek dira:
- Klimaren inguruko EAEko agertokiak eguneratzea, Euro-CORDEX ekimenaren klimaren inguruko simulazio ereduetan denboraldietarako eta agertokietarako egindako aurrerapenetan oinarrituta.
- EAEko lurraldearen urrakortasuna ebaluatzea, ETCCDIk (Expert Team on Climate Change Detection and Indices) proposatutako adierazleen kalkulutik abiatuta.
- Emaitza horiek sektore-politikez arduratzen diren erakunde publikoen eta komunitate zientifikoaren artean zabaltzea.

Soluzioak: 

Proiektu honetan soluzio hauek hartu dira:
- Klimaren inguruko EAEko atlas bat egitea 1971-2015 aldiko eguneroko datuetan oinarrituta, oinarrizko aldagaien (prezipitazioa, batez besteko tenperatura, gehieneko tenperatura eta gutxieneko tenperatura) bereizmen espazial handikoa (1km x 1km).
- XXI. menderako klimaren aldaketaren proiekzioen kalkulua (2011-2040, 2041-2070, 2071-2100), bereizmen espazial handikoa (1km x 1km) RCP4.5 eta RCP8.5 agertokietarako, RCMekin egindako simulazioetatik abiatuta, Euro-CORDEX proiektuaren esparruan.

Egokitzapenaren garrantzia: 

Klimaren aldaketara egokitzeko neurri gisa garatutako eta inplementatutako kasua

Hitz-gakoak: 
Klimaren inguruko agertokiak
EURO-Cordex
bereizmen handia
klimaren inguruko adierazleak
Esku hartzen duten eskualdeak edo/eta hiriak: 
Euskadi
Esku hartzen duten herrialdeak: 
Espainia
Gobernantzaren maila-geografikoa: 
Lurraldekoa
Parte hartzen duten erakundeak: 

Neiker-Tecnalia, Euskalmet-Euskal Meteorologia Agentzia.

Additional Information

Interesa duten eragileen parte-hartzea: 

Neiker-Tecnalia erakunde publikoak gauzatu du proiektua, Euskalmet-Euskal Meteorologia Agentziarekin elkarlanean. Euskadiko klimaren aldaketara egokitzeko etorkizuneko jarduketetarako mapek eta proiektuan sortutako informazioak interesa dutenez, informazio guztia eskuragarri egongo da herritarrentzat, enpresa pribatuentzat eta administrazio publikoarentzat, GeoEuskadiren (Euskadiko Datu Espazialen Azpiegitura), Eusko Jaurlaritzaren informazio geografikoa Deskargatzeko FTP zerbitzuaren eta Open Data Euskadi atariaren (lizentzia irekiko datuak) bidez.

Arrakasta-faktoreak eta faktore mugatzaileak: 

Arrakasta: sortutako datuen espazio eta denbora aldeko bereizmen handia; nazioarteko adierazleekin eta estandarrekin bateragarria izango den eskalako EAEko informazioa sortzea; datu guztiak komunitate zientifikoarentzat, enpresa-sektorearentzat eta, oro har, biztanleentzat zabalik egotea; kalkulu horiek Pirinioetako beste eskualde batzuetara zabaltzeko erreferentea.

Mugatzaileak: oinarrizko datu zehatzagoak lortu ahala ereduen kalkuluak eguneratu beharra; aplikatutako metodoak ez du ahalbidetzen klimaren inguruko eraginei buruzko azterlan askotarako beharrezkoak diren serieak (turismoa, osasuna, etab.) egunero lortzea.

Kostuen eta mozkinen balorazioa: 

Proiektua Eusko Jaurlaritzak sustatutako "KLIMATEK: I+G proiektuak, Berrikuntza eta klimaren aldaketara egokitzeko erakustaldia 2016" deialdiaren bidez finantzatu da.

Alderdi legalak: 

KLIMA 2050 euskal estrategiaren helburuei erantzuten die proiektuak, "Euskal lurraldeak klimaren aldaketaren aurrean erresilientzia izan dezala ziurtatzeko", batez ere.

Erreferentziazko informazioa: 

2016 (urte 1)

Geoatarira sartu

 

 

 

 

Sartu

KLIMAREN ALDAKETAREN PIRINIOETAKO BEHATOKIA

Avenida Nuestra Señora de la Victoria, 8
22.700 - Jaca
Huesca - Espainia

+34 974 36 31 00
info_opcc@ctp.org

Harremanetan jarri