Nekazaritzako jardunbide ekologikoak Fes Finkan, Aínsan, Huescan

Hemen zaude

Nekazaritzako jardunbide ekologikoak Fes Finkan, Aínsan, Huescan
Gaikako sektoreak: 
Nekazaritza-artzaintza
EBko politika sektoreak: 
Nekazaritza eta bioniztasuna
Ezaugarritze geografikoa - Eskualde biogeografikoa: 
Mediterraneoa
Proiektuaren iraupena: 
Gauzatzen
Egokitzeko ekimenaren tipologia: 
Green edo ekosistema-zerbitzuetan oinarritutakoak
Klimaren eragin mota: 
Urritasun hidrikoa
Lehorteak

Aztertutako kasuaren deskribapena

Nekazaritza Ekologikoaren Espainiako Elkartearen Adapta Agroecología programak nekazaritza-sektorea klimaren aldaketara egokitzen laguntzen du, ekoizpen eta merkaturatze jardunbide agroekologikoen bidez. Fes Finkan (Aínsa, Huesca) eta bere arduraduna den Luis Lascorz behi-abeltzainaren kasua, nekazaritzaren eta abeltzaintzaren sektorea kalitatearen, erresilientziaren eta ekoizpen ekologikoaren aldeko apusturako estrategiaren bidez klimaren aldaketaren ondorioetara egokitu daitekeela azaltzeko adibide ona da.

Erronkak: 

Nekazaritza eta abeltzaintza ekologikoak iraunkortasunean oinarrituta elikagaiak ekoizteko eta lurraldea eta baliabide naturalak kudeatzeko eredu dira. Ikuspegi horrek, gaur egun, nekazaritza-jarduera klimaren aldaketaren ondorioetara egokitzeko aukera ematen du, prozesu ekologiko naturalak ezagutzearen eta errespetatzearen aldeko apustuari esker, finken/etxaldeen erresilientzia indartzeko, natura errespetatuz lurzorua eta ura kudeatzeko eta gobernatzeko, edo ustiategietan nekazaritzaren aniztasunari eusteko.

Bioaniztasuna hobetzen duten jardunbideek prozesu ekologiko naturalak imitatzeko aukera ematen diete etxaldeei, eta horrek klimaren aldaketak eragiten dituen aldaketei hobeto erantzuteko aukera ematen die. Horretarako, nekazariek gertutik behatu behar dituzte nekazaritzako beren ekosistemak, eta, askotan, beste nekazari batzuekin lan egin behar dute informazioa partekatzeko eta ikasteko.

Helburuak: 

Adapta Agroecología Programaren helburu orokorrak hauek dira:
- ikertzaileen, aholkularien eta ekoizleen artean nekazaritzako teknologia ekologikoak batera sortzeko prozesuak bultzatzea, azken horiek klimaren aldaketaren ondorioei aurre egiteko eta haietara hobeto egokitzeko duten gaitasuna indartzeko.
- gizarte-mugimenduak sentsibilizatzea, klimaren aldaketara egokitzea errazten duten jardunbideak eskura ditzaten, elikagai ekologikoak kontsumitzea, besteak beste..
Fes Finkan kasuan, klimaren aldaketara egokitzera bideratutako helburuak hauek dira:
- pirinioetako behi-arraza autoktonoaren berreskuratzea eta ustiapen egokitua.
- laboreen kudeaketa hobetzea, laborantza agroekologikoaren bidez, lur lehorretako larreak hobeto aprobetxatzeko.
- ingurune eta ustiategi bakoitzaren ezaugarrietara egokitutako larreak garatzea, hautatutako hazi propioen nahasketa erabiliz.
- ekoizpena dibertsifikatzea tokiko barietateetako sagarrondoak landatuz.

Soluzioak: 

Nekazaritza eta abeltzaintza jarduera klimaren aldaketara egokitzeko Luis Lascorzek Fes finkan garatutako soluzioak hauek dira:
- pirenaika arrazako 100 behi-abelburu dituen ustiategia, klimara eta Sobrarbeko larreetara ondo egokitua.
- estilo arrazionaleko artzaintza estentsiboa, finkako larreetan bakarrik, ganadua artzain elektrikoekin maneiatuz eta bertako ongarriekin.
- ekoizpenaren %60 “0 km”-an zuzenean saltzea, harategi propioaren bidez (haren jardunbide agroekologikoen balioa nabarmentzea eta zabaltzea).

Egokitzapenaren garrantzia: 

Kasu hori, nagusiki, beste politika batzuen helburuen bitartez garatu eta inplementatu da, baina garrantzi handia izan du klimaren aldaketara egokitzeko alderdietan.

Hitz-gakoak: 
Nekazaritza ekologikoa
artzaintza arrazionala
erresilientzia
egokitutako espezieak
abeltzaintza ekologikoa
Esku hartzen duten eskualdeak edo/eta hiriak: 
Aragoi
Esku hartzen duten herrialdeak: 
Espainia
Gobernantzaren maila-geografikoa: 
Local
Parte hartzen duten erakundeak: 

Nekazaritza Ekologikoaren Espainiako Elkartea, Luis Lascorz.

Additional Information

Interesa duten eragileen parte-hartzea: 

Adapta Agroecología proiektua Nekazaritza Ekologikoaren Espainiako Elkarteak sustatzen du, Estatu mailan hautatutako 12 finka/etxalderekin lankidetzan. Proiektu honek Trantsizio Ekologikorako Ministerioaren Biodiversidad Fundazioaren finantza laguntza izan du.

Arrakasta-faktoreak eta faktore mugatzaileak: 

Arrakasta: Nekazaritza ekologiko kohesionatuaren kolektiboa, klimaren aldaketara egokitu beharraz kontzientziatuta dagoena, erresilienteagoak izateagatik hobeto prestatutako nekazaritza ustiategiak eta teknikak, berrikuntzara irekita dauden nekazariak eta abeltzainak, produktu ekologikoaren balio erantsia, kalitatezko erabilera ahalbidetzen du.

Mugatzaileak: ustiategi eta hektarea gutxi ekoizpen ekologikoan Espainian, eta bereziki mendiko abeltzaintzaren testuinguruan, azken kontsumitzailearen aintzatespen eskasa nekazaritza ekologikotik kanpo klimaren aldaketara egokitzeko jardunbideen aurrean, nekazaritza-ingurumeneko tekniken ezarpen txikia finka konbentzionaletan.

Kostuen eta mozkinen balorazioa: 

Adapta Agroecología proiektua Biodiversidad Fundazioak finantzatu du.

Alderdi legalak: 

Adapta Agroecología proiektua Biodiversidad Fundazioaren (Trantsizio Ekologikorako Ministerioa) laguntzen deialdiaren esparruan garatu da, klimaren aldaketara egokitzearen arloko proiektuak egiteko (2017). Fes finkan sagarrondoak landatzeko ekintzek, gainera, “Sobrarbe Emprende” programaren laguntza jaso dute, Aragoiko Sustapen Institutuaren laguntza ekonomiko eta teknikoarekin, Aragoiko eskualdeetan ekintzailetza sustatzera bideratutako laguntza-ildoaren bidez.

Erreferentziazko informazioa: 

Garatzen

Reference information

Kontaktua: 
SEAE - Mª Jose Gomez
Kontakturako emaila: 

Geoatarira sartu

 

 

 

 

Sartu

KLIMAREN ALDAKETAREN PIRINIOETAKO BEHATOKIA

Avenida Nuestra Señora de la Victoria, 8
22.700 - Jaca
Huesca - Espainia

+34 974 36 31 00
info_opcc@ctp.org

Harremanetan jarri