Herritarren zientzia - Phenoclim

Hemen zaude

Phenoclim logo

Phénoclim programa zientifikoa eta pedagogikoa da, eta klimaren aldaketak mendietako faunan eta landaretzan duen eragina baloratzen laguntzera gonbidatzen du jende guztia. CREA Mont-Blanc (Centre de Recherches sur les Écosystèmes d 'Altitude) ekimenak Alpeetan 2014an hasi zuen programa bi diziplina zientifikotan oinarritzen da: FENOlogia eta KLIMAtologia, naturaren erritmoak agerian uzteko. Mendikate ezberdinetan bildutako datuek, urteko urtaro bakoitzean ekosistemen funtzionamendua hobeto ulertzeko aukera ematen diete ikertzaileei, horrela, klimaren aldaketek ingurumenean duten eragina aztertu ahal izateko.

Pirinioetan, Phénolcim CREA Mont-Blanc -ek eta  Réseau Education Pyrénées Vivantes-ek (Pirinioak Bizirik Hezkuntza Sarea) elkarrekin animatzen dute, Ligue pour la protection des oiseaux-ek (Hegaztiak Babesteko Liga) koordinatuta,  Conservatoire botanique national des Pyrénées et de Midi-Pyrénées (Pirinioetako eta Midi-Pyrénées-etako Kontserbatorio Botaniko Nazionala) buru duen FLORAPYR programaren esparruan, eta Pirinioetako Lan Komunitatearen gidaritzapean dagoen OPCC2 proiektuaren bitartez.

Fenologia

Azterketa fenologikoetan, izaki bizidunetan gertatzen diren urtaroen araberako gertaerak ebaluatzen dira. Phénoclim programaren esparruan, behatzaileek zenbait landare-espezieren bilakaera fenologikoaren jarraipen arretatsua egiten dute (kimualdien irekiera, loratze eta hostoen kolore aldaketa data) urtaroetan zehar.

Pirinioetako mendietan ohikoak diren 13 zuhaitz eta landare espezie proposatu dira jarraipena egiteko:

Izena gaztelaniaz

Izen zientifikoa

Izena frantsesez

Izena katalanez

Izena okzitanieraz

Izena euskaraz

Izena ingelesez

Abedul común

Betula pendula Roth.

Bouleau verruqueux

Bedoll comú

Bedoth blanc

Urki dilindaria

Silver birch

Abedul pubescente

Betula pubescens Ehrh.

Bouleau pubescent

Bedoll pubescent

Bedoth pelut

Urki iletsua, urki zuria

Downy birch

Abeto

Abies alba Mill.

Sapin pectiné

Avet

Avet

Izei zuria

Silver fir

Abeto rojo

Picea abies (L.) H.Karst

Épicéa commun

Avet roig

Avet de nadau, faus-avet

Izei gorria.

European spruce

Alerce

Larix decidua Mill.

Mélèze d’Europe

Alerç

Mèlze, mèuze,

Alertze europarra

European larch

Avellano

<em>Corylus avellana L.

Noisetier

Avellaner

Mata, averanèr, averassèr

Hurritza

Common hazel

Fresno

Fraxinus excelsior L.

Frêne

Freixe

Frèisho, heréisho, herèisho

Lizar arrunta

Common ash

Haya

Fagus sylvatica L.

Hêtre

Faig

Fag, hau, hai

Pagoa

Common beech

Lila

Syringa vulgaris L.

Lilas commun

Lilà comú

Lilàs

Lila

Lilac

Pino rojo

Pinus sylvestris L.

Pin sylvestre

Pi roig

Pin roi, pin arroi

Ler gorria

Scots pine

Primavera

Primula veris L.

Primevère officinale

Cucut

Èrba cocuda, primavèra

Sudaberri lorea usainduna

Common cowslip

Serbal de cazadores

Sorbus aucuparia L.

Sorbier des oiseleurs

Moixera de guilla

Besurt

Otsalizarra.

Rowan

Uña de caballo

Tussilago farfara L.

Tussilage

Pota de cavall

Huelha de canard, pè d'aso

Eztul-belarra

Coltsfoot

Espezieen behaketa-fitxak kontsultatzea

Nola hartu parte Phénoclim Pirinioetan?

Gure inguruan dauden zuhaitzak eta jarraipen-programan sartutako gainerako landareak erraz beha daitezke, baldin eta egoera fenologiko garrantzitsuak bereizten dituzten xehetasunei erreparatzen bazaie.

Landaretza behatzeko prozesuan parte hartzeko, etapa batzuk jarraitu behar dira:

Hasteko, zehatz-mehatz hautatu eta deskribatu beharko dugu aukeratutako behaketa-eremu zehatza (zuen lorategia, zuen etxetik gertu dagoen baso bat…), gutxienez ekimen horren testuinguruan aztertutako 13 landare espezieetatik hiru landare edo zuhaitz dituena. Urtaroetan zehar ezagutuko ditugula ziur egoteko aukeratu diren aleak markatu ondoren, nahikoa izango da Phénoclimen webgunean behaketa-eremuari buruzko informazio eremuak (altitudea, esposizioa, etab.) eta hautatutako espezieak sartzea.

Udaberrian eta udazkenean, jarraipena egiteko, astean behin aukeratutako lekura joan beharko duzue, bilakaera behatzeko eta protokoloan deskribatutako bilakaera fenologikoko egoerak (ernalketa, loraketa, hostoen garapena) zein egunetan ikusi dituzuen jasotzeko. Jarraipen-protokoloko argazkiek eta Informazio gehigarriak jarraipena behar bezala egiten lagunduko dizuete.

Kontsultatu hemen landareen jarraipenerako protokoloa

Oharrak errazago bidaltzeko, Phénoclim aplikazioa deskargatzera gonbidatzen zaituztegu. Aplikazio horri esker, datuak denbora errealean bidaliko dizkiegu programako teknikariei, balioztatzeko eta, ondoren, bistaratzeko tresnan sartzeko.

Phenoclim-eko espazio pertsonala, kontaktuak eta dokumentazioa

Phénoclim-eko Intermassiu programaren (Alpeak, Korsika, Jura, Erdialdeko Mendigunea, Pirinioak, Vosgoak) koordinazio orokorra: CREA Mont-Blanc 04 50 53 45 16, helbide elektronikoa

Pirinioak Phénoclim-en erreferentziazko estruktura zientifikoa: Conservatoire botanique national des Pyrénées et de Midi-Pyrénées 05 62 95 85 30, helbide elektronikoa

Pirinioetako Phénoclim programaren koordinazioa: Réseau Education Pyrénées Vivantes 05 62 97 27 02, helbide elektronikoa

 

Jarri harremanetan programaren tokiko dinamizatzailearekin!

 

Nafarroa: Mendikate, helbide elektronikoa

Aragoi: Pirinature, helbide elektronikoa

Katalunia: Verd e Blu, helbide elektronikoa (val d’Aran) eta Taiga, helbide elektronikoa (Catalunya)

Andorra: Institut d’Estudis Andorrans, helbide elektronikoa

Pyrénées-Orientales: Fédération des Réserves Naturelles Catalanes, helbide elektronikoa

Ariège: Oxalys Randonnée, helbide elektronikoa (Couserans) eta Observatoire de la montagne, helbide elektronikoa (vallée de l’Ariège)

Haute-Garonne: Pays de l’ours ADET, helbide elektronikoa

Hautes-Pyrénées : CPIE Bigorre-Pyrénées, helbide elektronikoa

Pyrénées-Atlantiques: Education Environnement 64, helbide elektronikoa

Urtea Udaberria Udazkena
2018 Deskargatu Deskargatu
2019 Deskargatu  

 

Ubicación de los voluntarios de Phénoclim y sus observaciones, clasificadas por especie, etapa fenológica, altitud y año

Compare las fechas de las etapas fenológicas de la vegetación para un año determinado.

 

Consulta las observaciones en los Pirineos

 

KLIMAREN ALDAKETAREN PIRINIOETAKO BEHATOKIA

Avenida Nuestra Señora de la Victoria, 8
22.700 - Jaca
Huesca - Espainia

+34 974 36 31 00
info_opcc@ctp.org

Harremanetan jarri