Inkesta “ Pirinioetako Lurzoruen Aliantza”

Hemen zaude

24/07/2020

Lurzoruen Munduko gutunaren arabera ( FAO, 2015), “ lurzoru osasuntsuak izatea beharrezkoa da elikagaien, biomasaren, zuntzen, bazkaren eta beste produktu batzuen beharra asetzeko , eta, oinarrizko zerbitzu ekosistemikoen eskaintza bermatzeko munduko lurralde guztietan.

Hala ere, gaur egun gizartea aurkitze  da lurrak inoiz ezagutu ez duen presio eta degradazio mailari aurre egin beharrean.

Lurzoruaren degradazio mota ezberdinek  kostu altuak pasa arazten dizkiote gizarteari, elikadura segurtasuna eta oreka ekologikoa kolokan jarriz.  Gaur egun eta momentuz aztergai diren baina laster inplementazio prozesuan sartuko diren Garapen Jasangarrirako helburuak bete ahal izateko, oinarri oinarrizkoa da lurzoruen maneiu jasangarria bermatzea, osterantzean Garapen Jasangarrirako Helburuak ezingo dira bete.

Lurzoruaren aldeko Munduko Aliantza http://www.fao.org/global-soil-partnership/about/es/

2012ko abenduan sortu zen ondorengo helburuekin: 1.-eragile  sozialekin harremana hobetu ,2.-interes talde guztien arteko sinergiak aprobetxatu eta  3.-elkarlana hobetu. Maila politikoarentzako Lurzoruen aldeko Munduko Aliantzaren helburua da lurzoruen kudeaketa jasangarria eta gobernantza hobetzea.

Aliantza maila ezberdinetan antolatzen  da , herrialdeak ( kontinenteak), estatuak edo eskualde geografiko homogeneoak, adibide moduan: Alpeetako Lurzoruen konbentzioa, aliantza horrek Lurzoruen kontserbaziorako protokoloa proposatu du oraindik martxan jarri ez dena, besteak beste, alianztako kideek uste dutelako eskala zabalagoan eta modu harmonikoan aritzeko  lanabes edo instrumentua falta dela, nahiz eta ezaugarri berdineko protokoloak martxan dauden.

Begi bistakoa dirudi Piriniotako Lurzoruen Aliantza lanabes erabilgarria izango litzatekeela Piriniotako 3 estatuetako ekintzak eta politikak harmonizatzeko edo bateratzeko, lurzoruen kontserbazioa eta kalitatearen kontserbazioa  sustatzeko, lurzoruen kudeaketa jasangarri ereduak partekatzeko, eta C bahiketa maila  mantendu edo hobetzeko. Helburu hauek EB misio berrian  barneratuta daude : Lurzoruen osasuna eta elikadura (Soil health and food) eta bere argitalpena “lurzoruak zainztea bizitza zaintzea da” (Caring for soils is caring for life):https://op.europa.eu/en/web/eu-law-and-publications/publication-detail/-...

Inkesta hau eragile sozialen interesak eta lehentasunak ezagutzeko proposatzen da, Pirinioetako Lurzoru Aliantza bat proposatzeko.

Bete inkesta hemen: https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSdoW6E-RecegGUj_1RTRy82jGpoaLXc...

OPCC, ICGC, Gobierno de Navarra, UPNA, Udl

Geoatarira sartu

 

 

 

 

Sartu

KLIMAREN ALDAKETAREN PIRINIOETAKO BEHATOKIA

Avenida Nuestra Señora de la Victoria, 8
22.700 - Jaca
Huesca - Espainia

+34 974 36 31 00
info_opcc@ctp.org

Harremanetan jarri