OPCC Buletina 2020ko abuztua

Hemen zaude

05/08/2020

Kaixo guztioi eta eskerrik asko KAPBren 2020ko bigarren txostenera.

Gauza asko gertatu dira azken txostenetik. Pixkanaka-pixkanaka gure bulegoko giroa berraktibatzen ari gara, eta KAPBren lantaldea berriz bildu da askotariko ekitaldiak antolatzeko eta proiektuekin aurrera egiteko.

Lehenik eta behin, KAPBk “ADAPYRrek erantzuten du” izeneko webinarra antolatu du KAPB ADAPYR proiektua aurkezteko. 100 pertsona baino gehiago izan ziren webinarrean, eta proiektuko 5 bazkide adituk klima-aldaketak Pirinioetan eragingo zituen ondorio nagusiak azaldu zituzten, lurraldea egokitzeko premiak betetzeko ADAPYR proiektuaren helburuak partekatu zituzten eta parte-hartzaileen galderak erantzun zituzten. Gure webinarrean egon ez bazinen, Youtubeko gure kanalean ikusi dezakezu edo ondorioen dokumentua kontsultatu.

MONTCLIMA proiektua ere aurreratuta dago. Duela gutxi, jardunbide egokien deialdi bat plazaratu dugu SUDOEren eremuan natura-arriskuen (uholdeak, lehorteak, suteak eta lurzoruaren higidura) aurka borroka egiteko ekimen interesgarriak identifikatzeko, bai eta klima-aldaketaren eta arrisku horien bilakaeraren arteko elkarrekintzak baloratzeko ere. Deialdi horretan parte hartu nahi baduzu, hemen bete dezakegu galdetegia!

Bestalde, Ossoue glaziarraren beste neurketa batzuk egin ditu Moraine Elkarteak. Aurten, elur-geruza azken 19 urteetako batez bestekoaren gainetik dago, baina, hala ere, horrek ez du eragozten glaziarraren narriadura-prozedurak bortizki aurrera egiten jarraitzea eta gero eta abiadura handiagoan, gainera. .

Covid-19ak gogor astindu ditu aurten planeatu diren ekitaldi guztiak, eta udako PHUSICOS unibertsitatea ez da salbuespena izan. Zorionez, ekitaldia antolatu ahal izateko beste data batzuk programatu dira.

Dagoeneko ekitaldi berriak programatu dira ikasturtea hasten denerako!

2020ko irailaren 30etik urriaren 2ra, Bagnères-de-Bigorre delakoan antolatuko da KAPB ADAPYR proiektua kaleratzeko mintegia.

SUDOE MONTCLIMA proiektuaren mintegi bat Sorian egitea aurreikusi da, 2020ko urriaren 20an eta 21ean. Mendi-eremuetako natura-arriskuei eta klima-aldaketari buruzkoa izango da.

Amaitzeko, Annecyn, Conservatoire d'espaces naturels de Haute-Savoie entitateak, 2020ko azaroaren 12tik 13ra, mintegi bat antolatu du berotze globalaren testuinguruan mendiko natura-espazioak kudeatzeari buruz, LIFE Natur'Adapt proiektuaren esparruan.

Irakurketa atsegina izatea espero dugu, bai eta uda ona pasa dezazuen ere!

100 parte-hartzaile baino gehiago bilduko dira «ADAPYRrek erantzuten du» webinarrean

  • 15 Jul

Uztailaren 9an, osteguna, Klima Aldaketaren Pirinioetako Behatokiak (KAPB) webinar bat antolatu zuen KAPB ADAPYR proiektu berria aurkezteko.

Irakurri gehiago

KAPBk deialdi bat egin du SUDOE MONTCLIMA proiektuaren esparruan natura-arriskuak prebenitzeko eta kudeatzeko jardunbide egokiak aplikatzeko.

  • 04 Aug

Mendiko eremuek aukera gehiago dituzte natura-arriskuak pairatzeko, eta, aurreikuspenen arabera, arrisku horiek gora egingo dute klima-aldaketaren ondorioz (lehorte larriagoak, batez besteko tenper

Irakurri gehiago

Ossueko glaziarreko metaketaren neurketa 2020. urtean

  • 17 Jun

 

Ossoueko glaziarra, Vignemale  - Metaketaren neurketa - 2020ko maiatzaren 24a

Irakurri gehiago

KAPB ADAPYR GT Mintegia

Ezagutzera emateko mintegia, COVID-19aren ondorioz egin den lehenengoa, atzeratu egin behar izan da, eta Frantziako Bagneres-de-Bigorre delakoan (Okzitania) egingo da, lau helburu nagusirekin:

  • Proiektu berriaren (KAPB ADAPYR) helburuak eta ildo nagusiak aurkeztea
  • KAPB barruan landu diren eta landuko diren gaietan sakontzea
  • Herritarrak mugiarazteko ekimenak ikusaraztea
  • Lotura-eragileen lankidetza berezia behar duten ekintzetako parte-hartzea bultzatzea

 

MONTCLIMA Natura-arriskuak eta klima-aldaketa mendiko eremuetan

Mintegiaren xedea da SUDOEko mendietan dagoen lehorte, uholde, narriadura eta baso-suteetarako arriskuen arteko lotura definitzea, bai eta klima-aldaketak lau arrisku horietan duen eragina ere. MONTCLIMA proiektuaren aurrerapenak aurkeztuko dira. Proiektuaren helburua natura-arriskuen kudeaketa eta gobernantza hobetzea da, betiere, lankidetza transnazionalaren bitartez eta arriskuak prebenitzeko eta kudeatzeko baterako estrategia bat garatuz. 

Geoatarira sartu

 

 

 

 

Sartu

KLIMAREN ALDAKETAREN PIRINIOETAKO BEHATOKIA

Avenida Nuestra Señora de la Victoria, 8
22.700 - Jaca
Huesca - Espainia

+34 974 36 31 00
info_opcc@ctp.org

Harremanetan jarri