Pirinioetako etorkizun klimatikoari buruz gehiago jakin nahi duzu?

Hemen zaude

Pirinioetako etorkizun klimatikoari buruz gehiago jakin nahi duzu?

  • 28 Sep

Berotze globalak gure gailurretan eta baliabide hidrikoetan duen eraginaren inguruan gehiago jakin nahi duzu edo Klima Aldaketaren Pirinioetako Estrategian lortutako aurrerakuntzen berri izan nahi duzu?

OPCCk online mintegi batzuk antolatu ditu gai ezberdinei buruz, eta horien helburua klima aldaketak gure mendikateko sektore zaurgarrienetan sortzen dituen inpaktuetan sakontzea da.

Urriaren 1etik aurrera, ostegunero sei mintegi tematikoen seriea eskainiko dugu.

Programa osoa deskarga dezakezu hemen

 

Saioetan parte hartu ahal izango dute interesa duten guztiek eta OPCCri lotutako proiektuen emaitza nagusiak aztertuko ditugu. Azken mintegian OPCC ADAPYR gure proiektuaren aurrerapenak aurkeztuko dira eta ekiteko dei argia egingo da: elkarrekin sor dezagun etorkizuneko Klima Aldaketaren Pirinioetako Estrategia.

Parte hartu nahi duzu?

📌 Urriak 2, osteguna, 16:00etan: CLIMPY mintegia Pirinioetako klimari buruz.

       Erregistratu hemen

 

📌 Urriak 8, osteguna,16:00etan: PIRAGUA mintegia Pirinioetako baliabide hidrikoei buruz.

       Erregistratu hemen

 

📌 Urriak 15, osteguna, 16:00etan: REPLIM mintegia goi mendietako zohikaztegiei eta lakuei buruz.

      Erregistratu hemen

 

📌 Urriak 22, osteguna, 16:00etan: CANOPEE mintegia Pirinioetako basoei buruz.

       Erregistratu hemen

 

📌 Azaroak 5, osteguna,16:00etan: FLORAPYR mintegia Pirinioetako florari eta landarediari buruz.

       Erregistratu hemen

 

📌 Azaroak 12, osteguna, 16:00etan: ADAPYR RESPONDE 2 azken mintegia. Nola integratu elementu horiek guztiak Klima Aldaketaren Pirinioetako Estrategia inklusibo eta mugaz gaindikoan? OPCC ADAPYR proiektuaren ekintza nagusietan sakonduko dugu: klima aldaketa kontrolatzeko adierazleak, egokitzapeneko praktika onak eta herritarrak mobilizatzeko estrategia.

       Erregistratu hemen

Kontsultatu programaren saio bakoitzari buruzko xehetasun gehiago. Mintegi guztietan aldi bereko interpretazio zerbitzua egongo da gaztelaniaz eta frantsesez.

Zure zain gaude!

#JUEVESPIRENAICOS

#JEUDISPYRENEENS

KLIMAREN ALDAKETAREN PIRINIOETAKO BEHATOKIA

Avenida Nuestra Señora de la Victoria, 8
22.700 - Jaca
Huesca - Espainia

+34 974 36 31 00
info_opcc@ctp.org

Harremanetan jarri