OPCCko erreferenteak Behatokiaren Estrategian eta CTPren Pirinioetako Estrategian lan egiteko bildu dira

Hemen zaude

OPCCko erreferenteak Behatokiaren Estrategian eta CTPren Pirinioetako Estrategian lan egiteko bildu dira

  • 24 Jan

Joan den ekainaren 19an, asteartean, bilera egin zuten Klimaren Aldaketaren Behatokiko (OPCC) erreferenteek, Behatokiaren estrategiaz eta Pirinioetako Lan Elkartearen (CTP) Pirinioetako estrategiaz hitz egiteko. Topaketa honetarako aukeratutako lekua Canfranc-eko udalerria izan zen, Pirinioen erdian dagoen toki ederra.

Antonio Pascual CTPko idazkari nagusiak inauguratu zuen jardunaldia, CTPren Pirinioetako Estrategia (EPI) aurkeztuz. OPCCko Batzorde Teknikoarekin batera egin zuten lan EPIren gaikako 1. ardatza garatzeko: “Ingurumenaren Babesa eta Klimaren Aldaketarako Egokitzapena”.  

OPCCren eginkizuna klimaren aldaketaren arloko erreferentziazko plataforma izatea da, erabakiak hartzean eragiteko, mundu zientifikoaren, sektore sozioekonomikoen eta administrazio publikoen arteko zubi gisa jardunez.

KLIMAREN ALDAKETAREN PIRINIOETAKO BEHATOKIA

Avenida Nuestra Señora de la Victoria, 8
22.700 - Jaca
Huesca - Espainia

+34 974 36 31 00
info_opcc@ctp.org

Harremanetan jarri