Pirinioetako klimaren aldaketara egokitzeko jardunbide onen datu-basea

Hemen zaude

Pirinioetako klimaren aldaketara egokitzeko jardunbide onen datu-basea

  • 27 Jan

Mitigazioa eta klimaren aldaketara egokitzea txanpon beraren bi aldeak dira. Mitigatzeak atmosferara berotegi-efektuko gasen emisioa mugatzera bideratutako neurrien multzoa biltzen du. Egokitzapena, ordea, klimaren aldaketak hainbat sektoretan, naturaletan, biofisikoetan eta sozioekonomikoetan, izan ditzakeen eragin negatiboak mugatzera eta sor daitezkeen aukerak baliatzera bideratutako ekimenen eta neurrien multzoari dagokio. Egokitzeko neurriak hartzea askotan zaila izaten da sektoreentzat eta erabakiak hartzen dituztenentzat, klimaren aldaketaren aurkako borroka nahiko berria baita. Horregatik, garrantzitsua da ezagutzea, adibide argigarri gisa, zer ari diren martxan jartzen eragileak klimaren erronkei aurre egiteko.  

OPCC2 proiektuaren barruan, OPCC Pirinioetako lurraldean klimaren aldaketara egokitzeko jardunbide onen eta esperientzien datu-basea garatzen ari da. Behatokitik asko eskertzen dizuegu zuen laguntza Pirinioetako lurralderen batean (Euskal Autonomia Erkidegoa, Nafarroa, Aragoi, Katalunia, Nouvelle-Aquitaine, Occitanie eta Andorra) garatu diren edo garatzen ari diren egokitzapen-esperientziak identifikatzen laguntzeko. Azken helburua OPCCren web-atari berrian (https://www.opcc-ctp.org/es), kasu horiek online katalogo baten bidez partekatzea eta zabaltzea ahalbidetuko duen tresna bat garatzea da, herritarren eta nazioarteko komunitate zientifikoaren eskura jartzeko, eta, horrela, erabakiak errazago hartzeko egokitzapen-neurri eraginkor eta berrien inplementazioan.

 

Pirinioetan klimaren aldaketara egokitzeari buruzko esperientziaren bat ezagutzen baduzu, eskertzen dizugu adieraztea, info_opcc@ctp.org helbidera mezu bat bidalita edo identifikatu beharreko ekimenen oinarrizko informazioa jasotzen duen online formulario erraz hau beteta.

 

Eskerrik asko mendiko lurraldeetan egokitzapena hobetzeko egindako ekarpenarengatik!

KLIMAREN ALDAKETAREN PIRINIOETAKO BEHATOKIA

Avenida Nuestra Señora de la Victoria, 8
22.700 - Jaca
Huesca - Espainia

+34 974 36 31 00
info_opcc@ctp.org

Harremanetan jarri